
Azpeitia
70 igerilari inguru II. Marea Urdina Izarraitz Igeriketa txapelketanSecciones
Servicios
Destacamos
Azpeitia
70 igerilari inguru II. Marea Urdina Izarraitz Igeriketa txapelketanIzarraitz igeri elkarteak eta Marea Urdinak bigarrenez antolatu zuten zapatuan Marea Urdina Izarraitz Igeri Txapelketa. Herriko igeri elkarteak egokitutako igeri taldea du eta bertako kideak ere lehiatu ziren. Euskal Ligako jardunaldia etxean jokatzeko aukera izan zuten eta «ondo aritu» zirela adierazi dute.
Bi zati izan zituen igeriketa topaguneak. Batetik, federatu gabetuena (Marea Urdinako 7 igerilarik hartu zuten parte bertan); eta bestetik, federatuena. Leku desberdinetatik etorritako 66 kirolari elkartu ziren Azpeitiko igerilekuan. Gipuzkoa, Araba edo Bizkaiko partaideez gainera, Nafarroatik eta Errioxatik ere gerturatu ziren igerilariak.
Lehiaketa amaitu ostean, guztientzat opariak izan ziren eta hamaiketakoa ere egin zuten. Izarraitz igeri elkartetik adierazi dutenez, «goizean goizetik hasita, ikaragarrizko giroa» izan zuten.
Marea Urdinako ordezkariek, bestalde, eskerrak eman dizkiete Izarraitz igeri elkarteko boluntarioei eta bereziki igerilari gazteei, kronometratze lanetan eta bestelakoetan aritzeagatik.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Terelu repetirá en el Zorrilla tras aplaudir el público en pie su debut en el teatro
El Norte de Castilla
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.