Azpeitia
Gau Beltzaren inguruko festa egingo da estreinakoz AzpeitianE.A.
azpeitia.
Osteguna, 30 urria 2025, 20:30
Lehen Gau Beltza ospatuko da gaur Azpeitian. Arimen Gaua berreskuratu nahi da herrian eta guraso talde bat lanean aritu da horretarako. «Erritual ugari mantendu dituen herria da gurea. Halere, beste asko urteetan zehar galtzen joan dira, egiten zirenaren ezagutza ere ia galtzeraino. Horrenbestez, usadio horiek gaur egunera ekarri nahian, euskal tradizioan, historian eta hizkuntzan oinarritutako Gau Beltza proposatzen dugu», esan dute.
Gau Beltzeko ospakizunak 19:00etan hasiko dituzte. Mozorroak soinean eta kalabazak eskuetan hartuta, kalejiran abiatuko dira plazatik, Juan Antxietako Musika Eskolako trikitilariekin batera. Bidean, gaztaina-jana eta ipuin-kontaketa egingo dituzte. Atzera ere plazara iristean, dantza herrikoia egingo dute Itsasi dantza taldekoekin batera, eta beldurrak sutara botatzeko erritua egingo dute.
Bukatzeko, lurrari atseden emateko ipuin antzeztua egingo dute.
Ondoren, asteartean. 18:00 hasita, 'Tximeletaren bidaia' heriotzaren inguruko ipuin-kontaketa ludikoa aurkeztuko du Manex Beristain kontalariak. 6-12 urte bitarteko haur eta familientzat izango da, Basazabal jauregian.