Borrar
Muere a los 96 años el arquitecto Frank Gehry
Azpeitia

Eskola antzerkiak hartu du astean zehar topaketetako protagonismoa

Errezilgo, Azpeitiko eta Bermeoko ikasleen ostean Amezketako gaztetxoak izango dira taula gainean ostegun honetan

Asteazkena, 15 azaroa 2023, 01:00

Comenta

Antzerkiko kantera da protagonista aste honetan 41. Euskal Antzerki Topaketeten egitarauaren barruan. Izan ere, aktore profesionalez eta ezagunez gainera, topaketek haurrei eta antzerkian bidea egin nahi dutenei eman diete plazaratzeko aukera. Astelehenean, Errezilgo San Martin Herri Eskolakoak izan ziren Soreasun eta Azpeitiko gaztetxoen antzerki taldeak 'Zoo-logikoa' eta 'Amaieraren hasiera' antzeztu zituzten. Asteartean herriko gaztetxoen txanda izan zen berriro eta 'Sua barnetegian' eta 'Filotimo(Pandoraren Kutxa)' taularatu zituzten. Asteazken honetan Bermeoko Sagrado Corazón ikastetxeko taldea izan zen Soreasun eta ostegun honetan, berriz, Amezketako Zumadi Eskolaren txanda izango da. LH3tik LH6ra bitarteko ikasleek 'Edurne Zuri' ipuin musikatua, Pernando amezketarraren pasadizo bati buruzko bertso antzerkia eta 'Erretorearen txerria' antzezlana eskainiko dituzte.

Azken txanpa

41. Euskal Antzerki Topaketak azken txanpan sartu dira. Ostegun honetan eta larunbatean beste bi eskaintza izango dira eta amaiera datorren ostegunean emango zaie Badon* lanaren estreinaldiarekin. Kulturaz kultur kooperatibaren egonaldietan hautatutako antzezlana da Badon* eta etxean bertan landu eta ondutako lana, beraz. Datorren ostegunean izango da edizio honetako sari banaketa ere, Soreasu antzokian.

Bitartean, ostegun honetan bertan izango dute jarraipena antzezlanek. Les Bobe elkarteak '(H)ondoko gela' lana taularatuko du Dinamoa Sormen Gunean, 19:00etan hasita.

Jasón Guerra Arregik zuzendutako obra da eta Ane Gebara eta Josune Vélez de Mendizabal dira aktoreak.

Sinopsiak dioen bezala, bi detektibe dira antzezlaneko protagonistak eta «ezer ez da dirudiena, eta baldin bada ez ez dirudiena da». Ondoren, zapatura egingo du salto egitarauak. Mar-mar teatroak 'Arraina bihotzean' lana ekarriko du Azpeitira. Soreasun izango da hitzordua, arratsaldeko 17:00etan hasita. Haurrentzat eta familientzat zuzendutako lana da. Getari Etxegaraik zuzendu du obra eta txotxongiloak eta atrezzoa Javi Tiradok landu ditu. Irene Hernando, Aritza Rodriguez eta Maitane Serrano dira antzezleak.

Honela dio sinopsiak: Martik ez daki non bizi diren beldurral, hortaz lasai bizi da kresal usaina duen herri polit batean. Aita marinela du eta portuan, bere zain dagoen egun gris batean, ekaitz batek uretara jaurtitzen du. Nahitaezko bidaia hasiko du itsas hondoan zehar, horretarako arrainen eta beldurren hizkuntza ikasi behar badu ere.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Eskola antzerkiak hartu du astean zehar topaketetako protagonismoa

Eskola antzerkiak hartu du astean zehar topaketetako protagonismoa