Borrar
128 lagunek hartu zuten parte lehen etapan egindako Azpeiti-Andoain ibilbidean. FLAGUNONAK M.B
Azpeitia

Datorren zapatuan jarraituko du Lagun Onak mendi bazkunakAzpeitia 3EM bigarren zatiarekin

Andoian eta Goizueta arteko 20 kilometro inguruko ibilbidea osatuko dute mendizaleek

Larunbata, 4 otsaila 2023, 00:00

Comenta

Lagun Onak mendi bazkunako kideek helburu bat ipini dute aurtengorako eta hamar etapetan Hiru Erregen Mahaia Azpeitirekin lotu nahi dute. Bigarren etapa datorren zapatuan, otsailaren 11n izango da. Andoain eta Goizueta artekoa izango da ibilaldia, 20 kilometrokoa, gutxi behera antolatzaileek esan dutenez. «Adarratik gertu dauden Oindo, Zaburu edo Etzala bezalako inguruneak zeharkatuko ditugu bidean, ahalik eta Nafarroako Foru Erkidegoko lurretan sartu arte», azaldu dute.

Dagoeneko eman daiteke egun osoko ibilaldirako izena. Lagun Onaken webgunean dago horretarako aukera. Autobusa 08:00etan aterako da Azpeitiko anbulatoriotik Andoainera, eta parte hartzaileek orduan ordaindu beharko dute bidaiaren zenbatekoa: bazkideek zortzi euro, eta gainerakoek, hamar euro. Otsailaren 9a izango da izena emateko azken eguna.

Urtarrilaren 14an eman zieten hasiera egitasmoari eta 128 lagunek eman zuten izena ibilaldian -Zestoatik beste 8 animatu ziren-. Orduan, Azpeititik irten eta Andoain izan zuten helmuga, oraingoan puntu beretik ekingo diete bigarren etapari.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Datorren zapatuan jarraituko du Lagun Onak mendi bazkunakAzpeitia 3EM bigarren zatiarekin

Azpeitia : Datorren zapatuan jarraituko du Lagun Onak mendi bazkunakAzpeitia 3EM bigarren zatiarekin