Borrar
Kepa Susperregi erretore ohiak suziria piztu duen unea.

Ver 10 fotos

Kepa Susperregi erretore ohiak suziria piztu duen unea. Aizpuru
Azpeitia

Bustita eta ondo bedeinkatuta hasi dira festak

San Inazio jaiak ospatuko dituzte Azpeitian egunotan. Bertako erretore ohia, Kepa Susperregi, izan da protagonista txupinazoan

Eli Aizpuru

Azpeitia

Asteazkena, 30 uztaila 2025, 14:49

Comenta

Zerura begira esnatu dira gaur azpeitiarrak. Saninazioak gainean, eguzkia festaren parte izatea espero zuten herritarrek baina bustitik joan da hasiera. Txupinazorako ordea, ateri mantendu da eta plaza gainezka, eguneko protagonistak hitzak ez, bertsoak izan ditu herritar guztientzat. Kepa Susperregik bere bedeinkazioa eman die jaiei. Erretore ohiak plaza gizona dela erakutsi du eta bertsoz agurtu ditu azpeitiarrak. Honela abestu du udaletxeko balkoitik: «Plaza Nagusian elkarturik/ festari hasiera emanez/ egun osoa daramakigu/ zorion agurrak entzunez/ etxeko, ezagun eta lagunak/ gertu ditugu, zorionez/ besarkada bat guztiontzat-ta/ eskerrik asko, bihotzez!/ Saninaziyuek ondo pasa/ jaietan goza, bizipozez».

Ondoren, Nagore Alkorta alkatea zuzendu da herriarengana eta «festarako gogorik ez dutenak, falta direnak, Zizur Nagusian hildako emakumea, palestinarrak eta festak posible egiten dituztenak» ekarri ditu gogora, lau eguneko festari hasiera emango dion suziria piztu duen gero erretoreak.

San Inazio eguna

Lehen festa eguna igarota, San Inazio eguna, patroiaren eguna, ospatuko dute gaur azpeitiarrek eta izango dute non gozatua bai herritarrek eta bai bertara hurbiltzen direnek ere.

Goizean goiz, 09:30ean, goiz eresia eskainiko dute Udal Musika Bandak, Arrasateko gaiteroek eta Izarraitz txistulari taldeak. Ondoren, 10:10ean, udal ordezkariak korporazioan abiatuko dira Soreasuko Sebastian Donearen parrokia aldera, eta 10:30ean prozesioa egingo da Alde Zaharrean. 11:00etan, meza nagusia ospatuko da parrokian, Fernando Prado Donostiako gotzainak gidatuta.

Eguerditik aurrera, 12:30ean, Gauerdi txaranga ibiliko da kalez kale. Aldi berean, arratsalderako zezenen aukeraketa izango da zezen plazan eta bigantxak, Arno ganadutegiaren eskutik, Done Jakue kalean. 13:00ean, Udal Musika Bandak kontzertua emango du Sanagustin kulturgunean.

Arratsaldean, 17:30ean, berriz izango dira bigantxak Done Jakue kalean, eta aldi berean, Azken fakirra ikuskizuna izango da Olazko Andre Mariaren plazan. Ordu berean, zezenketen kontrako elkarretaratzea egingo da zezen plaza aurrean. 18:30ean hasiko da zezenketa, Loreto Charro ganadutegiko eta La Palmosilla ganadutegiko zezenekin eta Morante de la Puebla, Daniel Luque eta Juan Ortega toreatzaileekin. Aldi berean, ultraeskuinaren eta ideia faxisten aurkako elkarretaratzea egingo da plazan.

Iluntzean, 19:00etan, Oria txaranga abiatuko da Landetatik; flamenko poteoa egingo da Burrumba taldearekin Alde Zaharrean; eta Desbiatuen kuirropoteoa abiatuko da plazatik. 20:00etan irekiko da Etxera jantokia Azoka Plazan, eta 20:30ean hasiko da parrillada plazan. Gaueko 21:30ean, esku pilota jaialdia ospatuko da Izarraitz pilotalekuan: Julen Egiguren-Erostarbe bikotea lehiatuko da Unai Alberdi-Ugartemendia bikotearen aurka, eta Altuna-Rezusta bikotea Peña-Mariezkurrenaren aurka. Gaua musikaz beteta egongo da: 22:00etan Aurrez Aurreren kontzertua txosnagunean, 23:00etan su artifizialak Pirotecnia Zaragozanaren eskutik Izarraizko Atean, eta 23:30ean Zea Maysen kontzertua plazan. 01:00etan Iltzeren kontzertua izango da txosnagunean, eta 02:30ean Ukabilen kontzertua izango da.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Bustita eta ondo bedeinkatuta hasi dira festak