Borrar
Muere a los 96 años el arquitecto Frank Gehry

Abiatu da Euskal Antzerki Topaketetako kartela aukeratzeko lehiaketa

Asteartean, maiatzaren 2an, zabalduko da lanak bidaltzeko epea eta 31ra arte izango da zabalik. Irabazleak 900 euro jasoko ditu

Osteguna, 27 apirila 2023, 02:00

Comenta

Euskal Antzerki Topaketek sona handia dute. Udazkeneko herriko kultur ekitaldirik garrantzitsuenetarikoa bilaka-tzeaz gain, antzerkigile eta aktore askorentzat plazarik onenetakoa bihurtu da Azpeitia. Hori dela eta, Udalak garrantzia handia eman ohi dio ekitaldia iragartzen duen kartelari. Izan ere, esanguratsua bihurtu da urteak joan eta urteak etorri eta Topaketak iragartzeko ikurra bihurtu da. Beraz, udala hasia da jada urte amaieran izango diren Topaketen kartela 'topatzeko' lanetan.

Honela, asteartean, maiatzaren 2an zabalduko da lehiaketara aurkezteko epea. Maiatzaren 31ra arte izango da zabalik; astelehenetik ostiralera, 07:30etik

Arratsaldeko 14:30era bitartean, Udaleko Kultura Sailean aurkeztu beharko dira lanak eta argibideak behar dituenak, 943-15 70 69 telefono zenbakira dei dezake. Egile bakoitzak gehienez bi kartel aurkez ditzake eta horiek jatorrizkoak, argitaratu gabeak eta beste lehiaketetan saritu gabeak izan beharko dute. Neurriei dagokienez, berriz, 450mm-ko zabalera eta 680mm-ko altuera izan beharko dute eta horiek, ezinbestean, luma kartoiaren gainean joan beharko dute, kristalik gabe.

Paperezko euskarrian ez ezik, euskarri digitalean ere aurkeztu beharko da kartela; hau da, cd batean gorde behar da lana, jpg edo tiff formatuko bi artxibotan, bata 72 dpi-tan, eta bestea, 300 dpi-tan —azken hori 5mm-ko koskarekin—.

Alderdi teknikoari dagokionez, teknika eta kolorea egile bakoitzaren aukeran izango dira, baina honako hitz hauek agertu beharko dute kartelean: 'Azpeitia 41. Euskal Antzerki Topaketak 2023ko udazkena'.

Lanak sinadurarik gabe baina egilea identifikatzeko lema batekin aurkeztu behar dira(kartelaren atzealdean nahiz cd-an). Horrez gain, kartelarekin batera gutunazal itxi bat aurkeztu behar da, eta gutunazalaren kanpoaldean kartelean idatzitako lema bera jarri behar da. Honako datuekin: izen-abizenak, helbidea, telefono zenbakia, e- posta helbidea eta jaiotze data. Aitorpen sinatua ere aurkeztu behar da, bertan, aurkezten den lana jatorrizkoa eta argitaratu gabea dela zehaztuta.

Epaimahaia

Kartel irabazlea soilik sarituko da, eta egileak 900 euroko saria jasoko du. Epaimahaia hiru adituk osatuko dute, eta «sormena, kalitate grafikoa nahiz plastikoa, deigarritasuna, eta erreproduzitzeko nahiz editatzeko erraztasuna» baloratuko dituzte.

Edonola ere, epaileek saria eman gabe utzi ahal izango dute, aurkezten diren lanek behar adineko kalitaterik. edo baliorik ez dutela iritziz gero.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Abiatu da Euskal Antzerki Topaketetako kartela aukeratzeko lehiaketa

Abiatu da Euskal Antzerki Topaketetako kartela aukeratzeko lehiaketa