Azkoitia
Semaforoen bidez ematen ari zaie pasoa ibilgailuei leherketek eragindako luiziagarengatikUrola ibairaino heldu zen luizi handia, erreka ertzeko pretilak hautsiz
El Diario Vasco
azkoitia.
Ostirala, 29 abuztua 2025, 20:44
Azkoitia eta Urretxu arteko GI-631 errepidean semaforoen bidez ematen jarraituko da pasoa ematen ibilgailuei. Asteazkenean gertatutako luizi handia eta gero, garbiketa lanei ekin zitzaion eta errepidea zabaldu zuten, baina txandaka ari dira pasoa ematen bertatik pasatzen direnei.
Gertaera Gipuzkoako Foru Aldundia gauzatzen ari den obretan izan zen, Azkoititik Urretxurako noranzkoan. Gogoratu behar da asteazkenean, arratsaldeko 13:30ean burutu zela errepidearen gainaldeko mendia txikitzeko leherketa, eta ondorioz, sortu zen luizia, Urola ibairaino helduz, ibai ertzeko pretilak hautsiz. Harriak, lurra eta babeserako jarrita zeuden babes hormak eraitsi zituen luiziak. Kalteak Aldundia kilometro eta erdian ari da lanak egiten Azkoitia eta Urretxu lotzen dituen GI-631 errepidean.
Aldi berean, denbora errealean errepidearen egoera kontsultatu ahal izateko @631_Aizpurutxo Twitter kontua eta Whatsapp talde bat daudela gogorarazi du diputatuak. WhatsApp talde horretan errepidea ixten edo irekitzen denean mezuak igortzen dira, eta interesa duten pertsona guztiek sartu ahal izango dute aplikazio horretara, 672 69 05 64 telefono-zenbakian eskatuz gero.