Azkoitia
Irailaren 8an hasiko da ikasturte berria Bizkargi Musika eta Dantza EskolanIrailaren 1etik 5era matrikulatzeko azken epea irekiko da
Sara Utrera
azkoitia.
Osteguna, 28 abuztua 2025, 20:38
Bizkargi Musika eta Dantza Eskola ikasturte berriari ongi etorria emateko prestatzen ari da. Klaseak irailaren 8an hasiko dira eta hurrengo eskaintza egongo da: Haurrentzako: Musika Hezkuntza Goiztiarra (0-2 urte), Musika Tailerrak (3-6 urte), Dantza Tailerrak (4-6 urte). Guztientzako: Musika Hizkuntza, Abesbatza eta Euskal Dantza. Baita
kantua ere. Instrumentuei dagokienez, hauek izango dira eskainiko diren ikastaroak: Pianoa, Biolina, Zeharkako Flauta, Klarinetea, Saxofoia, Tronpeta, Tronpa, Tronboia, Tuba, Bonbardinoa, Perkusioa, Gitarra, Bateria, Trikitixa, Txistu eta Panderoa. Helduentzat Euskal Dantza eta Musika tailerrak izango dira.
Azken matrikulazioak
Bestalde, irailaren 1etik 5era matrikulatzeko azken epea irekiko da, baina bakarrik oraindik plazak libre dituzten ikasgaietan. Informazio gehiago jaso nahi duenak posta bizkargi@bizkargimusikaeskola.eu elektronikoaren bidez edo 943 85 10 70 telefono zenbakiaren bidez eska dezake. Ahalik eta azkarren emango emango zaio erantzuna.
Irailaren 1etik 5era idazkaritza irekita egono da ohiko ordutegian, goizez 10:00etatik 12:00etara eta arratsaldez 16:00etatik 18:00etara, azken matrikulazioak egiteko. Informazio gehiago bizkargimusikaeskola.eus atarian.