
Azkoitia
Ipiñarrietak irabazi du kintopekoen Udaberri Idi Dema SariaSecciones
Servicios
Destacamos
Azkoitia
Ipiñarrietak irabazi du kintopekoen Udaberri Idi Dema SariaUdaberriko Kintopekoen Idi Dema Saria jokatu da asteburuan Gurea pilotalekuko probalekuan eta Urretxuko Ipiñarrieta uztarriak lortu du garaipena, estu eta larri aritu ostean. Lau talde izan ziren lehian: Mungiako Lopategi, Zestoako Arroako Etxetxo, Azkoitiko Isidro Erretegia eta, azkenean nagusitu zen, Urretxuko Ipiñarrieta.
Lehenik eta behin, etxekoak atera ziren plazara. Isidro Erretegiko idiek 45 plaza egin zituzten, lau zinta eta 4,2 metroko luzerarekin. Ondoren, Arroako Etxetxoren txanda iritsi zen, eta haiek 43 plaza osatu zituzten. Hirugarren saiakera Lopategirena izan zen: 49 plaza justu, ordu arteko markarik onena. Azkenik, Urretxukoek hartu zuten plazaren erdigunea eta 50 plazarekin gainditu zituzten aurretik egindako lan guztiak.
Lehiaketako baldintzak ez ziren nolanahikoak izan, izan ere, idi guztiek 1.770 kiloko Ipintza harria arrastatu behar izan zuten, eta 1.140 kilotik gorako idiek kiloko kilo eta erdiko gainkarga eraman behar izan zuten. Hala, Isidro Erretegiaren idiek 61,5 kilo gehigarri zeramaten, Ipiñarrietakoek 60 kilo, Etxetxok 37,5 kilo eta Lopategik sei kilo.
Azken emaitzak argi utzi zuen: lan zailenari aurre eginda eta aurkarien mailaren arabera, Ipiñarrietako idiek sendotasuna erakutsi zuten. Urretxuarrek, beraz, etxeratu zuten Udaberriko Idi Dema Sariko txapela. Ander Izagirrek eta Iñaki Urrutia itzaiek eta kronometrari lanetan aritu zen J. Mari Etxeberriak jantzi zituzten txapelak eta beraien idientzat izan ziren Udaberri Sariko mantak.
Ohi bezala, jende ugari gerturatu zen idi proba ikustera eta beste behin Gurea pilotalekuko probalekua girotu zuten.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.