Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Iraurgi Abesbatzaren eta Bizkargi Abesbatzaren emanaldia Kontzejupean. BIZKARGI MUSIKA ETA DANTZA ESKOLA
Giro ederrean eman zaio amaiera Taldez Talde ekimenari

Azkoitia

Giro ederrean eman zaio amaiera Taldez Talde ekimenari

Hiru emanaldi izan ditu guztira Kontzejupean egin ohi den egitasmoak eta Iraurgi eta Bizkargi abesbatzek itxi dute

Eli Aizpuru

Azkoitia

Jueves, 3 de abril 2025, 20:49

Giro ezin hobean eta ikusle ugarirekin eman zaio amaiera Talde Talde egitasmoari Azkoitian. Iraurgi eta Bizkargi abesbatzak izan dira protagonista hirugarren eta azken emanaldi honetan. Elkarrekin nahiz bakarka abestu zuten bi abesbatzek eta txalo zaparrada artean eman zitzaion amaiera 2025eko emanaldiei. Bizkargi Musika eta Dantza Eskolak antolatu du XXIV. Taldez Talde ekimena. Hiru emanaldi eskaini dira guztira Kontzejupean, musika kalera atera, eta herritarrei gozatzeko proposamena egiteko xedez.

Euskal musika tresnak eta dantzak izan ziren protagonista lehen emanaldian. Bigarren hitzordua hilaren 23an izan zen. Herriko Musika Banda eta Bizkargi Banda Gaztea izan ziren oholtzan. Hirugarrena eta aurtengo edizioko azkena izan da Iraurgi Abesbatzaren eta Bizkargi Abesbatzaren emanaldia.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Giro ederrean eman zaio amaiera Taldez Talde ekimenari