Borrar
Iazko Euskararen Egunean plazan egindako ekitaldia. E.A.

Azkoitia

Euskararen Eguna ospatzeko ekitaldi ugari antolatu dituzte asteazkenerako

Ekitaldi nagusia plazan izango da, 11:30ean eta herriko ikastetxeetako ikasle eta irakasleak euskararen aldeko aldarria egingo dute

E.A.

azkoitia.

Larunbata, 29 azaroa 2025, 20:23

Comenta

Asteazkenean, abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna da. Ohi bezala, euskararen aldeko aldarriak zabaltzeko asmoz, askotariko ekintzak prestatu ditu Euskara Mahaiak eta bertako kide den Udaleko Euskara Sailak.

Eguna hasteko ekitaldi nagusia plazan izango da. Herriko ikastetxeetako ikasleak 11:30ean elkartuko dira bertan. Xabier Munibe Ikastolako, Floreaga salestar ikastetxeko, Azkoitia BHIko eta Bizilore Eskola Aktiboko ikasleak bilduko dira eta euskararen aldeko mezua zabalduko dute kantuen bidez zein trikitilariek lagunduta. Urtero bezala, ikasle talde bat udaletxeko balkoira igoko da eta 'Zahar eta gazte, jai eta aste, euskara aske!' leloa zintzilikatuko dute. Ana Azkoitia alkateak egingo die harrera.

Horrez gain, bingo musikatu saioa izango da aurten ere Elkargunean, Yogurinha Borovarekin eta Akrata Kristirekin. Iaz arrakasta izan zuen musika, kantua eta koreografia uztartzen dituen bikotearen bingoak, eta aurten DBH3 eta DBH4ko ikasleak izango dira gonbidatuak.

Elkargunean izango dute hitzordua, 11:00etatik 12:15era artean, eta 13:15etik 14:30era artean.

Arratsaldez, Berdinki zirku garaikide konpainiaren 'Mikra' zirku ikuskizuna izango da Berdura Plazan, 17:30ean, herritar orori zuzenduta. Amancay Gaztañagak eta Iraia Eliasek zuzenduta, akrobazia, antzerkia eta dantza uztartzen dituen saioa eskainiko dute Irati Gonzalezek eta Koldo Arakistainek. Sarrera doan izango da.

Antolatzaileek ekintzetan parte hartzera animatu dituzte herritarrak, «Azkoitian ere euskarak hegoak behar dituelako, arnasgune izaten jarraitzeko», esan dute.

Azkoitiko Udalak azaroko udalbatzarra egin berri du eta besteak beste, euskaren aldeko adierazpena onartu da. EAJk, EH Bilduk eta PSE-EEk batera aurkeztutako adierazpena izan zen eta hiru udal talde horien baiezko botoarekin onartu zen testua. Azkoitia Bai herri plataformak, berriz, aurka bozkatu zuen, «Nahiz eta mozioen eta adierazpenen aurka bozkatzen jarraitu, horrek ez du esan nahi hemen irakurri denaren aurka gaudenik. Guk ere abenduan 3rako euskararen alde antolatu diren ekintzetan parte hartzera animatu nahi ditugu herritarrak» esan zuen bozeramaileak.

Udalak, beraz, asteazkenerako antolatuko diren ekintzetan parte hartzeko deia luzatu du.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Euskararen Eguna ospatzeko ekitaldi ugari antolatu dituzte asteazkenerako

Euskararen Eguna ospatzeko ekitaldi ugari antolatu dituzte asteazkenerako