Azkoitia
Amaitu dira Andramari jaiakAzkoitiak Kuadrilla Eguna ospatuz agurtu zituen jaiak datorren urtera arte
Andramari festetako bosgarren eta azken eguna ospatu zen atzo Azkoitian. Kuadrillen Egunak hartu zuen herria, eta eguerdi partean hasi ziren lagun taldeak kalera ateratzen. 11:00etatik aurrera hainbat kirol jarduera izan ziren Balda plazan. XXII. Kaleko atletismo erakustaldia egin zen, Xeyeren eskutik.
Eguerdi partean UK03 txaranga kaleak alaitzen aritu zen eta bitartean, txosnagunean, kuadrillen arteko jolasak egin ziren. Kontzejupean hainbat lagun aritu zen goiz partean paella prestatzen, eta gero herri bazkaria ospatu zen. Asko izan ziren bazkaria Azoka plazan eta inguruko aterpeetan egitera animatu zirenak.
Jai giroak arratsaldean eta gauean jarraitu zuen. Kalejirak izan ziren Skapaie eletrotxarangaren eta UK03 txarangaren eskutik, apar festa Balda plazan, zezena Plazaberrin eta 48280, Rungos, Check Boyz eta Ezohi taldeen kontzertuak txosnagunean. Gauean, Tapia eta Leturia arduratuko dira musikaz. Azkoitiak Tapia eta Leturiaren musikarekin eta suzko zezenarekin agurtuko zituen Andramari jaiak datorren urtera arte.
Idi-Dema Saria
Gaur eta bihar XIII. Andramari Idi-Dema Sarien probak jokatuko dira. Saioak 22:00etatik aurrera jokatuko dira herriko probalekuan.