Urnietako artzainek bildutako artilea Oiartzunen batuko da astelehenean
Herriko artzainek dagoeneko badute eguna aurtengo artile-bilketarako. Datorren astelehenerako, hilak 11, antolatu du Behemendi Landa Garapenerako Elkarteak eta urnietarrek Oiartzungo udal biltegian entregatu beharko dute. Horretarako ordutegia goizeko 8:00etatik arratsaldeko 17:00etara izango da. Udal biltegia zehazki Makutso bidean aurkitzen da, bosgarren zenbakian. Interesdunek 627 452 397 telefonora deitu behar dute eta eman beharreko informazioa honakoa da: izen-deiturak, helbidea eta NAN zenbakia. Datu hauek bat etorri beharko dute Gipuzkoako Foru Aldundiaren kanpainako datuetan erregistratuta dagoen izenarekin.