Borrar

Urnieta

Haur topaketa entsegu-irekia, gaur arratsaldean Sarobe arte eszenikoen gunean

17:30ean hasiko dute ekitaldia, eta 150 haur arituko dira kantuan, 8 instrumentista eta bi bakarlariz inguratuta

El Diario Vasco

URNIETA.

Sábado, 29 de marzo 2025, 20:43

Gipuzkoako Abesba-tzen Federazioak Juan Cruz Igerabidez euskaratutako 'Catania-50 milioi segundo' ipuina estreinatuko du euskaraz aurten.

Joan Vives Catalunyako egileak idatzi zuen ipuin honen musika Bartzelonako auditoriorako eta haurrek eskolan igaro-tzen duten denborari buruz (50 milio segundo) eta bertan bizitako hainbat gertaerei buruz hitz egiten du.

Proiektua Euskal Herriko Abesbatzen Elkartearen Korukiri kanpainaren baitan garatzen da, eta Gipuzkoako Abesbatzen Federazioak koordinatutako eta antolatutako egitasmoaren helburua da haur koroak dinamizatzea.

Bea Garcia, musika-hizkun-tzako irakaslea, ari da Lourdes Iriondo Musika eskolako ikasleak prestatzen egitasmoan parte hartzeko.

150 haur arituko dira guztira kantuan oholtza gainean 8 instrumentistaz, bi bakarlariz eta zuzendari profesionalez lagunduta. Gaur izango da haur topaketa-entsegu irekia Sarobe arte eszenikoen gunean, arratsaldeko 17:30ean, eta sarrera doan izango da.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Haur topaketa entsegu-irekia, gaur arratsaldean Sarobe arte eszenikoen gunean