Borrar

Urnieta

Euskaraldiko talde eragilea prestaketa lanetan murgilduta dago

Hurrengo deialdiak irekiak izango dira eta edonork parte hartzeko aukera izango du

El Diario Vasco

Urnieta.

Osteguna, 13 otsaila 2025, 20:14

Comenta

Gero eta gertuago dago Euskaraldiaren laugarren edizioa, izan ere, maiatzaren 15etik 25era bitartean ospatuko da. Ariketa sozial honen helburua euskara ulertzen duten hiztunen arteko ahozko hizkuntza-ohiturak aldatzea da, hau da, euskararen erabilera areagotzea.

Urnietak ere parte hartuko du ekimenean eta Euskaraldiko talde eragilea prestaketa lanetan murgilduta dago. Manttale elkarteak, Batzokiak, Egapek, Magalek, Bagara taldeak, Udalak, Xoxokako auzo elkarteak, Aballarri guraso elkarteak eta Zanpatuzek osatzen dute talde eragilea.

Buruturiko azken bileran Urnietan garatuko diren fase eta ekintza desberdinak lantzen hasi ziren. Horiek zehazten jarraitzeko bilera berri bat eging zuten asteazkenean, otsailaren 12an. Bilera talde eragileko ordezkariei zuzendua zegoen, baina aurrerago egingo dira deialdia irekiak. Momentua iristean emango da horien berri. Euskaraldiaren aurtengo leloak dioen moduan 'Elkar mugituz egingo dugu'.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Euskaraldiko talde eragilea prestaketa lanetan murgilduta dago