Ermotegin eraikiko diren 25 etxebizitza tasatuetan izena emateko epea zabalik
Ezinbestekoa da Etxebideko erregistroan alta emanda egotea parte hartzeko
Britac Proyectos S.L. sustatzailea 130 etxebizitza eraikitzen ari da Ermotegiko eremuan. Horietatik 25 babes ofizialekoak izango dira eta beste 25 berriz, tasatuak. Eremuaren garapenak aurrera jarraitzen du, eta gaur Etxebideren webgunean argitaratu da etxebizitza tasatuetan izena emateko epea.
Etxebizitza horietakoren bat erosi nahi eta esleipen-prozesuan parte hartzeko interesa duten herritarrek otsailaren 14ra arteko epea dute Etxebideri idatzi baten bidez jakinarazteko. Horretarako, ezinbestekoa izango da Etxebideko erregistroan alta emanda egotea Donostialdea-Bidasoa Behera Eremu Funtzionalean erosketako etxebizitza babestuaren eskatzaile gisa eskabideak aurkezteko epearen hasieran (urtarrilaren 17an).
Zerrendaren argitalpena
Ondoren, otsailaren 21ean, Etxebideren webgunean eta Eusko Jaurlaritzaren taula elektronikoan argitaratuko dira sustatzaileak notario aurrean egingo duen zozketan parte hartuko duten pertsonen zerrenda eta parte hartuko ez dutenen zerrenda, arrazoia adierazita. Halaber, zerrenden aurka erreklamazioak aurkezteko epe bat adieraziko da.
Arduradunek azaldu duten bezala, «25 etxebizitza tasatu horien barruan tipologia desberdinak egongo dira, 1, 2 eta 3 logelako etxeekin. Era berean, etxebizitza egokitu bat egongo da».
Prezioei dagokienez, 174.708,37 euros (etxebizitza txikiena + eranskinak) eta 274.992,13 euros (etxebizitza handiena + eranskinak) artekoak izango dira.
Interesdunek Etxebideren webgunean kontsulta dezakete informazio guztia. Baita eraikuntza enpresari deituta ere.
Bestalde, hasieran aipatu moduan, babes ofizialeko beste 25 etxebizitza eraikiko dira eremu berdinean. Promozio hori ateratzen denean, Urnietako dalak informazio zehatza emango die urnietarrei.