Borrar
Gaur arratsaldean, Okendo plazako txosna gunean, Sorgin Jaien txupinazoa burutuko da. ISAAC FARRÉ

Lasarte-Oria

Sorgin Jaien hasiera, «feminismotik, euskaratik eta autogestiotik»

LOOPA Lasarte-Oriako Osasungintza Publikoaren Alde plataformako kideak aintzatetsiko dituzte

María Cortés

Lasarte-Oria

Martes, 24 de junio 2025, 21:09

Beste urte batez, eta dagoeneko tradizio bihurtuta, hemen dira berriz Sorgin Jaiak. Aurten gaurtik 30era ospatuko dituzte eta «edizio sendatzaile batez datoz festak», adierazi zuten arduradunek.

Urtez urte bezala, «eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu bide hau urratu zutenei, gaur egun urratzen jarraitzen dutenei eta etorkizunean urratuko dutenei. Herritik eta herriarentzat jai eredu alternatiboa sortzeko eta bizirik mantentzeko egiten den lana ez da nolanahikoa, eta herri honetako sorginen indarrez jarraitzen dute bizirik», adierazi dute arduradunek.

Akelarrea handia da dagoeneko, baina beti dago lekua nahi duenarentzat. «Aurten, sorgin berezi bat iritsi da gure herrira: mendietatik jaitsitako sendagilea da, edabeak prestatzen dabil, herria osatu eta zaintzeko asmoz. Gure artean galduak ziren sendabelarren jakintza zaharra ekarri du, eta Okendo plazan bertan nahasten arituko da bere edabeak. Arren eskatu diogu lagun gaitzala herria sendatzen. Eta hark, irribarre batekin, erratza hartu eta gurekin bat egin du». Horren inguruan, aurten LOOPA (Lasarte-Oria Osasun Publikoaren Alde) taldeko kideei merezitako aitortza egin nahi diete, «Osakidetzaren egoera larria salatzeko eta osasun sistema publikoaren alde egiten duten lanagatik», izan ere, «zaintza erdigunean jarri behar den praktika gisa ulertzen dugu, eta horregatik, herri honetako sorginok LOOPAri gure esker ona adierazi nahi diogu, zaintzaren eta duintasunaren defentsan piztutako suagatik».

Urtero bezala, «ekintza, magia eta irrintziz betetako egunak izango dira: sorgin bazkaria, kontzertuak, lehiaketak, azoka, bertso-poteoa eta beste hamaika proposamen izango ditugu, denak feminismotik, euskaratik eta autogestiotik eraikiak. Hortaz, jai eredua eraldatzeko konpromisoari helduko diogu: herrikoiagoa, askotarikoagoa, inklusiboagoa eta bizigarriagoa izatea nahi dugu. Denok parte hartu ahal izango dugun festa izan dadin gure ahalegina egingo dugu». Eta argi utzi dute arduradunek, «gure bidea egiteari ekingo diogula. Sorginen komunitatea tinko dago eta herritarron desioak ardatz dituzten festak sortzen jarraituko dugu».

Amaitzeko, eskerrak eman zizkieten jaien antolaketa, prestaketa, zabalkunde eta parte hartzean ari diren guztiei.

Lehen ekintzak

Kontrakorik adierazi ezean, ekimenak Okendo plazan aurrera eramango dituzte sorginek. Eta gaur hasiko dira. Honenbestez, arratsaldean, 18:30ean, Isla plazatik Okendo plazara, sorgin jaitsiera burutuko da. Ondoren, 20:00etan, Okendo plazako txosna gunean, txupinazoa, LOOPA osasungintzaren aldeko plataformako kideekin batera. Eta gauean, 22:00etan, Okendon, musika, Auskalo taldea eta dj Fantasiarekin. Ondoren, sorgin karaokea.

Ostegunean, berriz, 16:30etan, txosna gunean, IV. Patata Tortilla Txapelketa. Ondoren, txosna gunetik abiatuta, bertso-poteoa. Eta 22:00etan, Okendon, músika, Dena, Naxker eta Olgetan erromeriarekin.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Sorgin Jaien hasiera, «feminismotik, euskaratik eta autogestiotik»

Sorgin Jaien hasiera, «feminismotik, euskaratik eta autogestiotik»