Borrar
Ane Labaka, Amaia Agirre eta Miren Amuriza Ttakunenean aurtengo apirilean. TXEMA

Asier Azpiroz eta Ane Labaka final-erdietarako sailkatu dira

Azkoitian jokatu zen Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren final-laurdenetako azken saioa

TXEMA VALLÉS

LASARTE-ORIA.

Asteazkena, 6 azaroa 2019, 00:18

Comenta

Azkoitiko Baztartxo antzokian jokatu zen Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren final-laurdenetako azken saioa. Bertan, Ane Labaka herritarra aritu zen kantuan finalaurrekoetako txartela lortu nahian. Tentsio handiko saioa izan zen, eta beste guztiek bezala sufritu egin behar izan zuen Anek, baina akatsik gabe jardun izanak batetik, eta tarteta utzitako goi-mailako zertzeladek bestetik, eragin zuten bigarrena izatea azken sailkapenan 455 punturekin, egungo Gipuzkoako txapelduna den Beñat Gaztelumendi añorgatarraren atzetik.

Oiartzungo Elorsoro kiroldegian dagokio Aneri final-erdietako saioa jokatzea. Patuak nahi izan du berarekin batera oholtza gainean Asier Azpiroz zubietarra izatea. Asier gure herriko bertso-eskolako partaidea da gazte-gaztea zenetik, eta Andoaingo saioan lortu zuen sailkatzea, bertsotan txukun baino txukunago egin ondoren.

Beraz, gure herriko bertsolaritzaren historian lehen aldiz arituko dira final-erdietan bertso-eskolako bi kide. Saioa azaroaren 24an izango da arratsaldeko bostetan hasita, eta beraiekin batera, lehian, beste lau bertsolari ezagun hauek arituko dira: Alaia Martin, Beñat Gaztelumendi, Amaia Iturriotz eta Iñigo Mantzizidor 'Mantxi'.

Ane eta Asierrez gain, Unai Muñoa eta Beñat Iguaran amasarra izan ditugu herriko bertso eskolaren ordezkari final-laurdenetan. Beñatek Andoainen jardun zuen Asierrekin batera, eta Unaik, berriz, Eibarren. Hauek, ordea, txapelketa honetan aurten dagoen bertso-maila altua dela-eta, saio txukuna egin arren, ez dute aurrera egiterik lortu. Bereziki tamalgarria izan da Unai Muñoari gertatukoa, puntuazioz hamahiru lehenak sailkatu badira, hamalaugarrena izan baita bera. Beste batean beharko du. Zorterik handiena opa diegu gure bi bertsolariei eta mila zorion lauroi honaino heltzeagatik.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Asier Azpiroz eta Ane Labaka final-erdietarako sailkatu dira

Asier Azpiroz eta Ane Labaka final-erdietarako sailkatu dira