Borrar
San Inazio Festa antolatu da gaur, urtero bezala, Santa Barbarako ermitapean.

Hernani

Giro ederra izango da aurtengoan ere Santa Barbaran San Inazio egunean

Urteroko legez, omenaldia eta herri kirol saioa egingo dituzte, besteak beste, ermitapean

Asteazkena, 30 uztaila 2025, 20:56

Comenta

Aurtengoan ere San Inazio Festa antolatu du gaur Morkaiko Taldeak Santa Barbarako ermitapean. Giro ederra izango da eta urteroko jarduerak ez dira faltako. Eguna goizeko 11:00etan hasiko da eta motorrak berotzeko han izango dira Eider Garro Iraola eta Elaia Diaz Beroz trikitilariak. Jarrain, urteroko legez, lore eskaintza, omenaldia eta meza izango dira ermitan.

Eguerdiko 13:00etatik aurrera, San Inazio eguneko jarduera jendetsuenak burutuko dira. Honela, bailarako gazteen arteko herri kirol saioa izango da lehenik. Han izango dira lehian Igoin Pikabea-Laiene Pikabea, Elene Alkorta-Enara Arruti, Beñat Atxaga-Ioritz Iribar, Kimetz Oinederra-Oihana Fernandéz de Barrena. Segidan, Maialen Lujanbio eta Unai Agirre arituko dira bertsotan.

Herri kirolen saioak amaituta, festa Elutxetara lekualdatuko da, izan ere, bertan izango da bazkaria. Honakoa izango da menua: fritoak, bakailu tortilla, entsalada mixtoa, kostilla, postrea eta kafea. Aurrez hartu behar zen tokia.

Bazkalostean, berriz, bertsolariek eta trikitilariek alaituko dute giroa. Beraz, beste urte batez, egitarau polita prestatu dute San Inazio egunerako.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Giro ederra izango da aurtengoan ere Santa Barbaran San Inazio egunean

Giro ederra izango da aurtengoan ere Santa Barbaran San Inazio egunean