Borrar
Aizkolarien lana zuzenean ikustera jende asko hurbildu zen atzo, baita patata-tortilla lehiaketan aurkeztu ziren tortillak dastatzera. Sara Santos

Astigarraga

Sagardoa eta harriak izango dira igande honetan protagonista Ergobiko festen egun handian

Eguerdian izango da lehiaketaren 62. edizioa eta horrekin batera jendetza ugari hurbilduko da dastaketara

María Cortés

Astigarraga

Larunbata, 23 abuztua 2025, 21:03

Comenta

Urtero bezala, bi zita garrantzitsu izango ditu Ergobiko jaien hirugarren egunak: sagardo dastaketa eta lehiaketa eguerdian, eta harrijasotzaileen saioa arratsaldean. Jendetza bilduko da beraz gaur Astigarragako auzo honetan. Atzo, eguraldia lagun, giro ederra bizi izan zen egun guztian zehar auzoan.

Gaurko programaziora bueltatuz, goizeko 10:30ean hasiko da, Andre Maria parroki elizan ospatuko den meza nagusiarekin, auzoko hildakoen oroimenez. Ondoren, 11:30etik aurrera, LXI. Sagardo Lehiaketa. Dastaketa eguerdiko 12:00etan hasiko da plazan, eta nahi adina sagardo eta pintxo izango da hurbiltzen diren guztientzat.

Arratsaldean, berriz, beste bi txapel jarriko dituzte jokoan; kasu honetan, harrijasotzaileen artean. Gizonezkoen X. Txapelketa, Ergobiko 104 kiloko 'Harri Beltza'-rekin; eta Emakumezkoen III. Txapelketa, 55 kiloko 'Etxepazter' harriarekin. Partehartzaileak Paulo Azpiazu, Ainitze Zumeta, Maddi Gesalaga, Mikel Lopetegi 'Urra', Lierni Osa eta Xabat Olaizola izango dira aurtengoan. Ondoren, 19:00etan, bihar goizean parte hartuko duten idien pisaketa burutuko da plazan. Eta 19:30ean, Matraka elektrotxaranga arituko da auzoa animatzen. Gauean, 21:00etan, afaria, karpan, honako menuarekin: entsalada errusiarra, langostinoak, txerri kostilla, edariak, limoi sorbetea, torrijak natillekin eta kafea. Gainera, 23:00etan, zezensuzkoa eta 23:30etan, zaldi proba, Zerainen eta Imanol Mujikaren zaldiak, aurrez aurre izango direlarik. Egunari amaiera emateko, dj Etok jendea dantzan jarriko du karpan 00:30etik aurrera.

Baserritarren Eguna

Bihar, astelehena, amaituko dira Ergobiko jaiak egun osoko programazioarekin. Baserritarren Eguna izanga da, eta goizeko 11:00etan LVIII. Ergobiko Idi-Dema sari handia jokatuko da, hiru partaiderekin: Matxain, Pagadizabal eta Telleria.

Eguerdian, bazkari ofiziala egingo da 14:30etik aurrera. Oraingoan, fritoak, iberiko sorta, zapoa plantxan, solomilloa letxuga entsaladarekin, edariak, Goxua eta kafea izango dituzte jateko.

Arratsaldean, 16:30etik aurrera, Kita Del Pare txarangak kaleak alaituko ditu eta 18:30ean Leizuriren izozkiak banatuko dira. 19:30ean, Ergobiko haur eta helduen danborrada aterako da eta egunari amaiera borobila emateko 22:30ean, zezensuzkoa izango da, 23:00etan, su artifizialak eta ondoren Ergobiko zirkoaren ikuskizuna.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Sagardoa eta harriak izango dira igande honetan protagonista Ergobiko festen egun handian

Sagardoa eta harriak izango dira igande honetan protagonista Ergobiko festen egun handian