Andoain
Irristasuna hobetzeko planaren galdetegia osatzeko aukeraEl Diario Vasco
Andoain
Larunbata, 19 uztaila 2025, 19:52
Andoaingo Udala Irisgarritasun Unibertsalerako Plan Integrala (IUPI) jartzen ari da abian. Plan honen helburua herriko irisgarritasuna hobetzea da, datozen lau urteetan gauzatuko diren jarduketak zehaztuz. Galdetegi baten bidez, orain arte landutako proposamenen berriemateaz gain, Udalak herritarren ekarpenak jaso nahi ditu.
Ekarpenak lau esparrutan egitea proposatzen da: Kaleak eta espazio publikoak, eraikin publikoak, garraioa eta udal informazioa, zerbitzuak eta izapideak.
Galdetegi hau 2025eko ekainaren 12an egindako herritarren parte-hartze saioan aurkeztutako dokumentuan oinarrituta dago. Hemen ikus daiteke aurkezpena: labur.eus/AND-IUPI-H2. Galdetegia erantzuteko epea uztailaren 31n amaituko da.