Andoain
Irailaren 21era arte autobusa erabili beharko dute Adif-Renfeko erabiltzaileekRenfek aditzera eman zuenez, uztailaren amaieratik irailaren 21era bitarte, tren erabiltzaileek autobusean egin beharko dute Donostiaranzko joan-etorria. Iragarpenak aldirietako tren-zerbitzuari eta distantzia ertaineko eta luzekoei ere eragin die. Gainera, zenbait ordutegietan doikuntza arinak izan daitezkeela aurreratu zuten, errepide bidezko transferentzietara egokitzeko. Ordutegiak renfe.com webgunean kontsulta daitezke.
Aldirietako trenetan, irailak 7ra arte, autobusak antolatuko dira Hernani eta Irun artean, bi noranzkoetan. Geldialdiak: Hernani, Donostia, Gros, Ategorrieta, Intxaurrondo, Herrera, Pasaia, Lezo Errenteria, Ventas eta Irun. Distantzia ertainekoetan berriz, abuztuaren 20era arte, autobusak antolatuko dira Irun eta Andoain artean, bi noranzkoetan. Geldialdiak: Irun, Lezo Errenteria, Pasaia, Donostia eta Andoain. Bestalde, abuztuak 21 eta 25 bitarte, autobusak antolatuko dira Irun eta Altsasu artean, bi noranzkoetan. Geldialdiak: Irun, Lezo Errenteria, Pasaia, Donostia, Andoain, Villabona, Tolosa, Ordizia, Beasain, Legazpi eta Altsasu. Eta azkenik, abuztuak 26tik irailaren 21era, autobusak antolatuko dira Irun eta Andoain artean, bi noranzkoetan. Geldialdiak: Irun, Lezo Errenteria, Pasaia, Donostia eta Andoain.