Andoain
Andoaingo eragile eta taldeak, Korrikara batzeko prestAtzo peto-poteoaren ondoren, Zumea plazan, Korrikaren Andoaingo kilometroetan parte hartuko duten eragile eta taldeek petoak jaso zituzten. Kalejiran batzen joan ziren, Goikoplazan hasiz eta Juanita Alkain plazatxotik eta Zubiaurre etxetik igaroz. Gaur, herriko ikastetxeetako haur eta gazteek Korrika Txikia eta Gaztea egingo dute. 9:30ean, txikienak Goikoplazatik Zumeako biribilguneraino jaitsiko dira, berriz Goikoplazara igotzeko. 11:30ean, berriz, gazteen ibilbidea Zumea plazatik Goikoplazaraino izango da, eta bertan Zinema eta Bideo Eskolako DJek festa-giroa sortuko dute.