Borrar
Festa. Pasa den larunbatean Aita Larramendi Ikastolak Euskararen eguna ospatzeko jai bat antolatu zuen.

400 urtetan andoaindarrak izan dira euskararen motorra eta bihotza

Euskararen Nazioarteko egunean, Udalak herrira etorri direnak eta euskaraz bizitzeko ahalegina egin duten horiek omendu nahi ditu

MARIVI OLANO

Jueves, 3 de diciembre 2015, 00:37

'Euskarak batzen gaitu' lelopean, Andoaingo Udalak, gaur Euskararen eguna ospatuko du. Goizeko 11:00etan, Goikoplazan, Udaleko langileek sare bat osatuko dute eta bertan herriko udal ordezkariek onartutako adierazpen instituzionala irakurriko da. 400. urteurrenaren markoan, udalbatzarrak gogorarazten du «gure herrian euskararen egoera garaiaren arabera oso ezberdina izan den arren, gehienetan ostopoz beteriko ibilbidea egin behar izan du».

Ibilbide honetan, «andoaindarra izan da euskara aurrera eraman duena, etxeko erabileran, kaleko sustapenean, ez zekitenei irakatsiz eta norbere eskubideak aldarrikatuz. Horrexegatik, 400 urteotan andoaindarra izan da euskararen motorra eta bihotza».

Euskararen Nazioarteko egun honetan, Udalak Andoainera etorri direnak eta euskaraz bizitzeko ahalegina egin duten horiek omendu nahi ditu, «eureri esker ere gaur egun andoaindar belaunaldi berriak euskararen ezagutzan eta erabileran hezten baitira, eta kultur eta identitate aniztasun horren bilgarri bihurtu baita euskara» diote. Gaur irakurriko den adierazpenean udalbatza osatzen duten kideek azpimarratuko dute abenduaren 3 honetan jarraitzen dutela aldarrikatzen, «herritar guztiok euskalduntzeko eta bizi-tzaren arlo guztietan euskara erabiltzeko eskubidea dugula».

Bide honetan, Udalak, euskalgin-tzarekin eta herritarrekin batera elkarlanean jarraitzeko konpromisoa berretsi nahi du, «datozen 400 urteotako ibilbidea oparoa eta euskaldunagoa izan dadin».

Egunaren ospakizunarekin jarraitzeko, Euskara Zerbitzuak hainbat ekitaldi antolatu ditu arratsalderako. Bastero Kuturguneko ekitaldi aretoan, 19:30ean, 'Andoain Laburrean' film labur lehiaketaren sari banaketa burutuko da eta, horrez gain, bertan ikusi ahal izango dira, alde batetik, saritutako eta aurkeztutako lan onenak eta, bestetik, 2015eko 'Euskaraz Bizi Nahi Dut' bideo lehiaketaren bigarren saria eskuratu duen 'Balu eta balitz', Egoitz Albizuren lana. Sari banaketan Koldo Almandoz zinegilea, eta epaimahaikide izango da.

Iluntzean, euskararen pintxo-poteoa antolatuko da Basterotik Zumea plazarainoko tabernetan. Ibilbidean Jon Escudero, Aritz Escudero, Ion Beloki eta Unai Muñoa bertsolariak ere arituko dira. Gainera, euskaraz aritzeko konpromisoa hartzen dutenen artean bi lagunen-tzako bazkari edo afarirako gonbidapena zozketatuko da.

Euskararen egunaren programak 'Dragoi bola Z: F berpiztua' film proiekzioak ere eskainiko ditu: abenduaren 6an (igandea) eta 8an (asteartea), arratsaldeko 17:00etan, Bastero Kulturgunean, eta hainbat sarrera zozketatuko dira Andoaingo hiru ikastetxeetako lehen hezkun-tzako ikasleen artean.

Ikastolan, egun berezia

Bestalde, Aita Larramendi Ikastolak gaur bere eguna ospatzen du. Ikastetxekoek esaten dutenez, «Euskararen Nazioarteko Egun hau gorriz azpimarratuta daukagu egutegian, Ikastola osatzen dugunontzat oso egun garrantzitsua baita».

Ikastolak euskarari eskaintzen dion festa pasa den larunbatean hasi zen. Eguraldia lagun izan ez zuten arren, Ikastolako ikasmaila guztietako ikasle, irakasle eta familiak elkartu ziren Txistokiko frontoian. Ederki abestu eta dantzatu zuten eta, noski, urtero etortzen den Argitxo iratxoaren bisita ere izan zuten.

Baina jaia ez zen pasa den larunbatean amaitu, gaur ere Xabier Eguna ospatuko baitute Bazkardon, Txistokin eta Bastero Kulturgunean.

Ikastolak Xabier eguna hunkigarria eta berezia den arren, euskarari behar eta merezi duen arreta eskaini nahi dio urte osoz: «euskarak urtearen 365 egunak merezi ditu. Egun hautean guztietan euskaraz bizitzeko eskubidea izan behar dugu Andoaingo euskaldunok». Hori dela eta, Larramendi Ikastola osatzen dutenek deialdi zabala egin nahi diete bizilagunei, «euskara, euskaldun egiten gaituen hizkuntza, erabil dezaten, Andoain herri euskalduna, euskaratik eta euskaraz egiteko».

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 400 urtetan andoaindarrak izan dira euskararen motorra eta bihotza

400 urtetan andoaindarrak izan dira euskararen motorra eta bihotza