C1 proba prestatzeko ikastaroa larunbat goizeetan eskainiko da

Ohiko kurtsoez gain, C1 proba prestatu nahi duten ikasleek, hau da, Euskarazko Gaitasun Agiria (EGA) azterketa gaindi-tzeko maila eduki nahi dutenek, Irungo Udal Euskaltegiak ikastaro bat antolatu du haiei zuzenduta. Ikasleentzat kurtso honek laguntza gehigarri bat suposatuko du. Klase hauek larunbat goizeetan Euskaltegian gauzatuko dira.

Ikastaro honetan, eta baita ere gainontzeko kurtsoetan plaza edukitzeko, lehenik mailaketa proba egitea beharrezkoa da. Hau Irungo Udal Euskaltegian burutuko da, irailaren 3tik 17ra bitartean hurrengo ordutegian: goizez 10:30etik 13:30ak arte eta arratsaldez 16:30etik 19:00ak arte.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos