Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Estitxu Urtizberea eta tokiko merkatariak, atzo San Pedro kalean egindako aurkezpenean. X. L. G.

Hondarribia

Tokiko artisau eta merkatarien udako merkatua izango da datorren asteburuan

San Pedro kalean egongo diren postuez gain, opari txartelen zozketak, haurrentzako tailerrak eta bestelako jarduerak izango dira

Astelehena, 11 abuztua 2025, 20:46

Comenta

Datorren asteburuan, hilaren 16an eta 17an, udako merkatuaren seigarren edizioa egingo dute, Udalak eta Bidasoa Bizirikek antolatuta. Postuak San Pedro kalean egongo dira, goizeko 11:00etatik 21:00etara larunbatean eta 11:00etatik 20:00etara igandean.

Estitxu Urtizbereak, Sustapen Ekonomikorako zinegotzia, eta merkatuan parte hartuko duten hainbat ekoizlek atzo aurkeztu zuten ekitaldia. Urtizberearen hitzetan, merkatua udako programazioan «sendotuta» dagoen ekitaldia da: «Artisau eta merkatariekin biltzen garen bakoitzean oso ondo baloratzen dute».

Helburua, beste behin, tokiko merkataritza bultzatzea eta «saltokien kalitatea eta erakargarritasuna» ikustaraztea izango da.

Saltokietan kontsumitzeko 100 euroko 16 opari txartel zozketatuko dituzte merkatuan erosten dutenen artean

Postuak San Pedro kalean egongo dira kokatuta, La Valenciana izozki-dendaren eta Alkanadre tabernaren artean. Besteak beste, arropak, etxeko apaingarriak eta sormenezko piezak izango dira eskuragarri. Urtizbereak nabarmendu zuenez, «aukera polita izango da bertako ekoizleen produktu eta zerbitzu bereziak lortzeko».

Iaz bezala, hiriko 21 saltokik eta artisauk hartuko dute parte udako merkatuan: Amuitz, AG caligrafía, Artkham Creations, Axalian, Banaka, Canela, Enara Roteta, Ittoitta, Julia Lasa, Kapen, Lohiart zeramika, La Loja, La Nueva, Maore Sagarzazu, Naiara Goikoetxea, Ongi Etorri, Osoki, Polita, Soule, 4eta2 eta We Are Banzai Judas Arrieta.

Gainera, merkatuan erosten dutenei zozketa batean parte har-tzeko txartelak banatuko zaizkie. Hala, 100 euroko 16 opari-bale banatuko dituzte, merkatuan izango diren saltokietan kontsumitzeko. Bi zozketa egingo dira: larunbatean 20:30ean eta igandean 19:30ean.

Egitarau zabala

Artisauen eta merkatarien postuez gain, asteburuan zehar ere haurrentzako jarduerak, kale an-tzerkia edo zuzeneko musika ere izango izango dira San Pedro kalean. Horrela, larunbat eguerdian Libe Sagarzazu moda diseina-tzaileak belaontzi zintzilikarien tailerra emango du. Jarraian, bertako itsasoko produktuen dastaketa izango da Done Pedro kofradiaren eskutik. Arratsaldeko 17:00etan, berriz, Axalian tailer kreatiboak hiriko irudi zaharrekin apaindutako potetxo taillera eskainiko du, eta 18:30ean, 'Andereño Roxita' kale antzerkia izango da.

Igandean, Maio Estudioak izozki girlanda tailerra emango du 12:00etatik aurrera, eta ordu erdi beranduago, Quitapenas Kolektiboak binilo tropikalen aukeraketa egingo du. Azkenik, 17:00etan Maore Sagarzazu ilustratzaileak 'Ostadar koloretsua' izeneko tailerra eskainiko du.

Udalak jakinarazi duenez, tailerrak 5 urtetik gorako haurren-tzat izango dira. Izen ematea mugatua eta doakoa izango da, eta merkatuan bertan egin beharko da.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Tokiko artisau eta merkatarien udako merkatua izango da datorren asteburuan

Tokiko artisau eta merkatarien udako merkatua izango da datorren asteburuan