Borrar

Hondarribia

Euskal Jaiak Hondarribian ospatu zirenarenaren urteurrena

Nestor Basterretxea eta Antoine d'Abbadie izango dira protagonistak

I. A.

HONDARRIBIA.

Asteartea, 4 azaroa 2025, 20:32

Comenta

1925ean Hondarribian Euskal Jaiak ospatu zirela gogoratzeko ekitaldi sorta prestatu du Udalak. Esanguratsuenetako bat 'Basterretxea Hondarribian' erakusketa izango da, 12tik 30era Arma Plazan.

Larunbatean Aukera Dantza Taldeak 'Amama' ikuskizuna eskeiniko du auditorioan (bost euro) eta hurrengo ekitaldia azaroak 22an izango da, Itsas Lur elkartean Unai eta Eñaut Agirre eta Aitor Mendiluzerekin egingo den bertso-afaria.

28 eta 29an Antoine d'Abbadie izango da protagonista. Lehenik, 'Anton Abadia: Dublinetik Hendaiara' antzezlan musikatuarekin auditorioan (hiru euro) eta ondoren, haren gaztelua ezagutzeko egingo den bisita gidatuarekin.

29an bertan beste bi proposamen izango dira: Ballestanenean bertso-bazkaria Miren Artetxe eta Maddi Ane Txoperenarekin eta arratsaldez Euskal Herriko VII Aurresku txapelketa auditorioan (doan).

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Euskal Jaiak Hondarribian ospatu zirenarenaren urteurrena