Borrar
Bikotekako dantza suelto txapelketa, Santa Maria Magdalena plazan.

Hondarribia

Bikotekako dantza suelto txapelketa egingo dute igande honetan

18:00etatik aurrera bederatzi bikotek hartuko dute parte, Santa Maria Magdalena plazan

Iñigo Aristizabal

Hondarribia

Larunbata, 19 uztaila 2025, 19:52

Comenta

Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrak eta Hondarribiko Udalak antolatuta, Bikote nagusien Hondarribiko dantza suelto txapelketa ospatuko da igande honetan, 18:00etatik aurrera Santa Maria Magdalenan, edo auditorioan, euria egingo balu.

Bikoteek zortzi pausoko Fandangoa eta Arin-arina, Mamen Maltzeta eta Nerea Ugarte trikitilarien laguntzaz dantzatuko dituzte. Honez gain, bikoteen aurkezpen saioa ere burutu eta puntuatuko da. Epaile lanetan, Idoia Besada, Nahikari Vizuete eta Xabier Mendizabal arituko dira. Pausoak, goikaldea-mugimendua, alderdi artistikoa eta melodia-erritmoa izango dituzte kontutan.

Irabazleek Txapelak, trofeoak eta 250 euro jasoko dituzte, trofeoak eta 220 euro bigarrenek eta trofeoak eta 200 euro hirugarrenek. Beste bikoteek 120 eurotako bidai-saria jasoko dute.

Hauek dira parte hartuko duten bikoteak: Nora Aizpuru eta Iker Zabala (Azpeitia), Jone Arriaran eta German Aranburu (Azpeitia), Bidatz Manterola eta Jon Alkain (Orio), Saioa Galarraga eta Julen Murgiondo (Bergara), Laura Bastida eta Ekain Uzkudun (Azpeitia), Ane Jaunarena eta Endika Osa (Lezo), Maren Gálvez eta Gorka Granado (Lezo-Sopela), Malen Arrizabalaga eta Enaitz Segurola (Azpeitia) eta Ihintza Erauskin eta Mikel Esnaola (Lezo).

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Bikotekako dantza suelto txapelketa egingo dute igande honetan

Bikotekako dantza suelto txapelketa egingo dute igande honetan