Borrar
Zabaltzen kooperatibako kideak, Nagusilan, Emeki, Amuitz eta Amute zein Mendeluko bizilagun elkarteetako ordezkariak eta Peña zinegotzia.

Hondarribia

Bakarrik daudenei laguntzeko programa

'AuzoEKIN' egitasmoak lehen fasea bukatu du, 313 inkesta eta 27 elkarrizketarekin

Iñigo Aristizabal

Hondarribia

Viernes, 4 de julio 2025, 20:10

'AuzoEKIN' programak bakardade egoera hauskorrean dauden adinekoen osasunean eta ongizatean duen eragin negatiboa prebenitzea eta arintzea du helburutzat. Horretarako, 60 urtetik gorako bakardade egoeran dauden adineko pertsonen aurre detekzioa egingo da arreta eta akonpainamendurako sare publiko-komunitario bat abiarazteko.

Udaletik bultzatutako proiektu hau lehen urratsak ematen ari da. Herriko diagnostikoa egin dute, eta horren berri eman du Josu Peña Gizarte Kohesiorako zinegotziak: «Duela hilabete pare bat aurkeztu genuen 'AuzoEKIN' proiektua. Ordutik, Zabalduz kooperatibako kideak etengabe lanean aritu dira diagnostikoa egiten. Horretarako, 313 inkesta eta 27 elkarrizketa egin dituzte. Herriko hainbat gunetan kutxak jarri dituzte, web bitartez inkestak betetzeko aukera ere egon da, eta hainbat eragilerekin elkarrizketak egin dituzte».

Datu bilketak egin ostean, ondorio batzuk atera dira. Adibidez, «bakardade ez hautatua dagoela, estigmaren eta isiltasunaren erronka komunitarioa dugularik. Parte-hartzearen eragin positiboa badago ere, bakardade egoeren lausotze bat ikusi da. Hori dela eta, hauskortasun egoerak detektatzeko zailtasunen aurrean sentsibilizazioa eta baliabide espezifikoen beharra daukagu, komunitatea sortuz zaintza eta elkartasun sareen erdigune izan behar du. Herritarren prestutasuna behar dugu».

Lehen esku-hartzeak

Lehen esku-hartzeak arrisku ertainean dauden pertsonekin izango dira eta lehen auzoak, Gibeleta-Mendelu, Amute-Kosta, Arkolla, Ade Zaharra eta Puntala. Zabalduz-eko hiru teknikariek, Udal Gizarte Zerbitzuekin batera, behaketak egingo dituzte auzo bakoitzean, erreferenteak bilatuko dituzte eta adineko pertsonei deiak egiten hasiko dira.

Programan parte hartzeko, adineko pertsonek parte hartu nahi dutela adierazi beharko dute. Proiektuak, prebentzioa ardatz izanda, bakardade ez hautatuko egoeran dauden pertsonen gizarteratzean eta ongizatean eragin nahi du. Adineko pertsonen beharrak zeintzuk diren ikusi eta aktibazio komunitarioan eraginez behar horiei aurre egin nahi zaie.

Josu Peñak dio «proiektu hau beharrezkoa dela herri-aktibazio komunitariotik abiatuz, herri-zaintzaile izan eta bizilagunen arteko sareak sortzeko. Elkar zaintza bizilagunen artean egin dezakegun ekintza bat da, eta horren bidez elkarrekin hobeto egongo gara. Denok iritsiko gara zainduak izatera, eta ez dakigu momentu horretan gure egoera zein izango den eta ze behar izango ditugun. Erronka polita dugu zainduak izan behar duten horiei zaintza egokia emateko, eta kohesio bitartez lortu behar dugu hori, beharrei kolektiboki erantzunez, hartarako ekintzak sortuz».

Isilean bizi da

Zabalduz Kooperatibako Laura Luque eta Zuriñe Villak esan dutenez, «bakardade ez hautatua udalerrian errealitate esanguratsu gisa hautematen den arren, zaintza familiaren ardura dela pentsatzen da eta horrek errealitate hauek isilpean bizitzea eragiten du, estigma sortuz eta gaia tabu bihurtuz. Hori dela eta, zaila egiten da komunitatearen aldetik erantzun bat ematea. Herrian egiten diren jarduerak garrantzitsuak dira jendea elkartzeko eta harremanak sendotzeko. Horregatik, ezinbestekoa da prebentziorako ekimenak martxan jartzea, jardueren eskaintza handitzea eta espazio inklusibo eta irisgarriak sortzea herritarren beharretara egokituz.

Beraien ustetan, «ezinbestekoa izango da herritarren sentsibilizazioa, elkarte eta eragileen arteko koordinazioa eta jarduera espezifikoak sustatzea, komunitateak zaintzaren ardura hartzeko eta eraldaketaren bultzatzaile izateko».

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Bakarrik daudenei laguntzeko programa

Bakarrik daudenei laguntzeko programa