Borrar
Azken egunean olinpiadetako zenbait partaide Erdi Aroko jantziekin mozorrotu ziren.

Hondarribia

'Amonan Xalda Berua' taldea izan da herri olinpiadetako irabazlea

Alamedan ospatutako gastronomia frogaren garailea, aldiz, 'Txikhotia' taldea izan zen

Iñigo Aristizabal

Hondarribia

Jueves, 12 de junio 2025, 20:58

Azaroko azken larunbatean hasi eta ekaineko lehen larunbatean amaitu dira aurtengo Herri Olinpiadak. Hirugarren etapako hirugarren edizioan 27 taldek hartu dute parte guztira, eta hilabetero froga bat egin dute, bi otsailean Parodia kontuan izanik.

Aurtengo saioaren dinamika ezberdina izan da, ez da sailkapen orokorrik osatu, eta horren ordez, froga bakoitzean taldeek abantailak eta desabantailak jasotzen zituzten. Haiek denak kontuan hartu ziren maiatzeko azken frogan eta bertan garaile atera zen 'Amonan xalda berua' taldea, aurtengo irabazlea.

Azken egunean taldeen kopurua handitu zen, aurreko edizioetako partaideak gonbidatuak baitzeuden. Lehen etapako 'Alaxka', 'Beti Berdin' eta 'Zinbawio' taldeak izan ziren beteranoenak, duela 30 urte baino gehiago zeramatzatzen parte hartzen olinpiadetan.

Bestalde, Erdi Aroko azokarekin bat egiteko, partaideak mozorrotuta agertzeko gonbitea bota zen eta hala egin zuten batzuk. Gastronomia froga izan zuten eta sormena eta aurkezpena baloratu ziren. Hots, alde batetik, plateraren zaporea, baina baita taldearen jantziak eta aurkezpen estiloa ere. 'Txikhotia' taldea izan zen irabazlea.

Saria jaso zuen eta beste talde batzuentzat ere izan ziren saririk. Denek erabakitakoak hauek izan ziren: Talde errebelazioa, 'Hau ginga'; Dezepzio taldea, 'Atzamantzak korrokoia'; talde negartiena, 'Faki ta faki'; talderik tranposoena, 'Amonaren Xalda Berua'; 'Konpromisu gutxieneko taldea, 'Taketeko'; eta talde mozkorrena, 'Barrio Txinokuak'.

Bestalde, komite antolatzaileak beste sari batzuk banatu zituen: Miss/Mister Ordizia, 'Nun duk pistatxito'; Gaseosa saria, 'Atzamantzak korrokoia'; Euskaltzaindia saria, 'Tirojua'; San Gabriel saria, 'Josumixi; Goian bego saria', 'Ur Karruxa; eta Disfrutonas saria, 'Barrio Txinokuak'.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Amonan Xalda Berua' taldea izan da herri olinpiadetako irabazlea

'Amonan Xalda Berua' taldea izan da herri olinpiadetako irabazlea