Baztan Bortziriak
Ostiral honetan iritsiko dira Saharako haur errefuxiatuakBaztango Udalak harrera eginen dei sahar haur eta harrera familiei uztailaren 22an goizeko 11:30ean
El Diario Vasco
baztan-bidasoa.
Astelehena, 14 uztaila 2025, 20:12
Baztan Bidasoako Saharar Herriaren Aldeko Elkartasun Taldetik azaldudutenez, ostiral honetan, uztailaren 18an ailegatuko dira Saharako haur errefuxiatuak Nafarroara. «Bi asteko atzerapenaren ondotik gure artean zenbait astez egonen dira Mohamed, Nana, Mohamedu, Kente, Nayat, Brahim, Dumaha,... eta besteak», azaldu dute.
Afera burokratikoak tarteko hasierako iritsiera data ez zen betetzerik izan. Eta horrek hango haur eta familietan, antolakuntzan eta hemengo familietan aztoramendua, atsekabea, ez-jakintasuna, inpotentzia, tristura, amorrua... piztu dituela nabarmendu du taldeak.
«Gurean direlarik haur hauei elikadura eta osasun arreta aberastuko zaizkie. Bai eta aisia eta kultura bizipen eta irakaspenak eman ere. Dentista, hondartza, mendi, okulista... bisitez gain harrera instituzionalak ere izango dituzte».
Era, aurreratu dute Baztango Udalak harrera eginen deiela sahar haur eta harrera familiei uztailaren 22an goizeko 11:30ean.