Baztan Bortziriak
Baztan-Errekako gazteen laxoa txapelketa gaurtik martxanEl Diario Vasco
BAZTAN-BIDASOA.
Asteazkena, 16 uztaila 2025, 20:16
Gaur hasiko da Laxoa Elkarteak antolatutako Baztan-Errekako gazteen laxoa txapelketa, 12 eta 15 urte arteko pilotariekin. Doneztebeko lau talde ariko dira eta Iruritako bi. Lehen jardunaldiko partidak 16:30ean jokatuko dira Donbezteben eta 17:30ean Iruritan. Denek denen kontra jokatuko dute, zazpi jokora, eta finala abuztuaren 9an izango da Iruritan.
Doneztebe A taldean, Juanjo Berrio, Ibai Erkizia, Aimar Elizondo, Iñigo Telletxea eta Orkatz Telletxea ariko dira; Doneztebe B taldean, Eneko Mutuberria, Oier Mendiburu, Oier Lopez, Eki Inda eta Eiden Eleta; Doneztebe C taldean, Oihan Bañares, Ander Mutuberria, Ibai Zunzarren, Aritz Goñi eta Iker Elizondo; Doneztebe D taldean, Kemen Villamea, Ander Gorostiaga, Aitor Villamea, Ekain Juanenea eta Iker Gorostiaga; Irurita A taldean, Ibon Irazoki, Jokin Ripa, Oihan Etxenike eta Mikel Agerralde eta Irurita B taldean, Mikel Iñarrea, Mikel Gamio, Jon Mortalena, Aiert Urrutia eta Joseba Arraztoa.