Soraluze
'Miñan' antzezlana eta 'Ombuaren itzala' luzemetraia ikusi ahal izango dira asteburuanJabi Leon
soraluze.
Asteazkena, 26 martxoa 2025, 20:22
Soraluzeko Udalak herriko eragile ezberdinen laguntzarekin antolatutako Udaberri Kulturala egitasmoak asteburu honetan izango du jarraipena, Herri Antzokian eskainiko diren euskarazko bi ikuskizun berriekin.
Hasteko, herritarrek Artedrama konpainiaren 'Miñan' antzezlanarekin gozatzeko aukera izango dute bihar (20:00etan). Oholtza gainean Ander Lipus, Sambou Diavy, Eihara Fernandez de Larrea eta Mikel Kaye aktore ezagunak izango dira. Sarreren prezioa 10 eurokoa da.
Bestalde, Pello Mari Otaño (1857-1910) bertsolari eta poeta handiaren oroimena berreskuratzen duen 'Ombuaren itzala' luzemetraia ikusteko parada egongo da datorren igandean (18:00etan) Soraluzeko Herri Antzokian. Sarreren prezioa 2 eurokoa da.
Udaletik gogorarazi dutenez, asteburuko kultur emanaldi hauetarako sarrerak aurrez eskuratzeko bide ezberdinak daude: Interneteko bibe.me atariaren bidez, Soraluzeko Udaleko aplikaziotik edota Udal liburutegian goizeko 11:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 19:30era bitartean (ostiraletan 16:00etatik 18:00etara arte).
Aurrez agortzen ez badira sarrerak Herriko Antzokiko leihatilan erosi ahalko dira, «ikuskizuna hasi baino ordu erdi lehenagotik».