Soraluze
Herriko DBHko ikasleek hilaren 30era arte eman dezakete udalekuetan aritzeko izenaJabi Leon
soraluze.
Jueves, 22 de mayo 2025, 20:42
Soraluzeko Udalak eta Kukumuxo aisialdi taldeak herriko DBHko ikasleei zuzendutako hiru eguneko udalekuak antolatu dituzte elkarlanean udako oporraldietarako eta parte hartzeko interesa duten gaztetxoek hilaren 30era arte eman dezakete izena (maiatzaren 31tik aurrera, leku libreak badaude bakarik eman ahal izango da izena).
Edonola ere, Soraluzeko nerabe eta gazteentzako aurtengo udalekuak uztailaren 1etik 3ra bitartean egingo dira eta interesatuek bi bide dituzte izena emateko: online zabaldutako galdetegia betez edo udaletxeko harrera bulegoan (astelehenetik ostiralera eta 09:00etatik 14:00etara bitartean).
Aurtengo udalekuetako partehartzaileek bi irteera egingo dituzte eta gauak San Andres auzoan igaroko dituzte.
Matrikularen prezioa 30 eurokoa da baina familia ugarientzako eta zailtasun ekonomikoak dituzten familientzako % 50 eta % 100 arteko hobariak egongo dira. Hori bai, laguntza horiek baliatu nahi izanez gero, aurrez aurre eman beharko da izena.
Izen-emate orriarekin batera ordainketa egin izanaren agiria eta osasun txartelaren kopia ere aurkeztu beharko dira.
Hainbat helburu
Udalak eta Kukumixok hainbat helburu bilatzen dituzte gazteentzako udalekuekin, «urtean zehar Gaztelekuan sustatutako ekintzei jarraipena emateaz aparte». Batetik, «gazteei elkarrekin harremantzeko espazioak sortu nahi ditugu». Era berean, «aisialdi hezitzaile eta euskaldunaz gozatzeko aukerak eskaini nahi diegu; eta tratu onak oinarri dituzten harremanak sustatu».
Informazio gehiagorako miren@pilpilean.eus helbidera idatzi edo 943751304 eta 688 740 289 zenbakietara dei egin daiteke.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.