Soraluze
Euskaraldiko 'hamaikakoa' aurkeztuko dute bihar plazan, musika eta dastaketa batekinJ. L.
soraluze.
Asteazkena, 19 martxoa 2025, 19:54
Euskaraldia ariketa sozialaren laugarren edizioa abiatzeko bi hilababete eskas falta direla ikusita, Soraluzeko Euskaraldiaren Batzordeak ekimen horren enbaxadore izango diren hamaika soraluzetarrak aurkezteko ekitaldia antolatu du ostiral honetarako.
Euskaraldiko hamaikakoaren aurkezpena 19:00etan hasiko da Plaza Berrian (eguraldi txarra bada Plaza Zaharreko karpan) eta zuzeneko musika eta dastaketa gastronomikoa ere izango dira bertan.
Batzordetik jakinarazi dutenez, hamaikakoa aurkeztu ondoren Azkaiter Pelox taldearen emanaldia egongo da eta bertaratzen direnek Egotzako gazta, Lizagasarreko sagardoa, zukua eta tostadatxoak edota txorizo pintxoak dastatu ahalko dituzte.