Soraluze
Euskara Plana diseinatzeko azken saio partehartzailea egingo da gaurJ. L.
soraluze.
Asteartea, 25 martxoa 2025, 20:06
Soraluzeko Udalak 2024ko abenduan jarri zuen martxan euskara indarberri-tzeko eta euskaldunak ahalduntzeko plan berria lantzeko prozesua. Ordutik, Euskara Plana diseinatzeko hainbat ekintza burutu dira herrian: 220 soraluzetarrek erantzun zuten galdetegia zabaldu zen, herriko hainbat eragile, elkarte eta norbanakorekin elkarrizketa sakonak egin ziren, eta herritarrentzako saio irekiak egiten ari dira.
Prozesu partehartzaile horren baitan prestatutako hirugarren (eta azken) saio irekia gaur bertan egingo da, 17:30etik 19:30era, Udalbatza aretoan. Aurreko bi saioetan bezala, Elhuyar Aholkularitza zerbitzuko teknikariak arduratuko dira gaurko bilera gidatu eta dinamizatzeaz.
Herritarrak gonbidatuta
Asteazken honetan egingo den saioa «herritar guztiek parte hartzeko modukoa» izango da, eta antolatzaileek soraluzetar oro animatzen dute parte har-tzera. Bilera honetan «plana zehazteko azken jarduerak egingo dira eta, ondoren, datozen hamar urtetarako herri plana osatuko da».
Antolaketa errazteko eta saioaren funtzionamendu egokirako, izen-ematea jarri da martxan. Interesatuek soraluze.eus web gunean egokitutako galdetegia bete dezakete izena emateko.