Mutriku
VIII. Mikroipuin lehiaketarako lanak martxoaren 25era arte aurkeztu daitezkeJ. L.
mutriku.
Asteazkena, 19 otsaila 2025, 20:46
Mutrikuko Udalak VIII. Ziriako Andonegi Mikroipuin lehiaketa antolatu du eta parte hartzeko interesa dutenek martxoaren 25era aurkez ditzakete beren lanak.
Sariketa honetan edonork parte hartu ahal izango du, eta partehartzaile bakoitzak nahi beste lan aurkeztu ahal izango ditu. Hori bai, lan guztiak euskaraz idatziak, originalak eta argitaratu gabeak izan beharko dira.
Aurreko edizioetan bezala, VIII. Ziriako Andonegi Mikroipuin lehiaketaren gaia librea da eta lan guztiek, gehienez, 100 hitz izan beharko dituzte.
Epaimahaiak hiru sari emango ditu: helduen kategoriako irabazleak 500 euro eramango ditu etxera, mutrikuarren arteko lan onenaren egileak 200 euro jasoko ditu eta 18 urtetik beherako mailaren irabazleak 200 euro.
Sari banaketa apirilaren 10ean egingo da Zabiel kultur etxean eta egile bakoitzak sari bakarra jaso ahal izango du.
Aurkeztutako lanek maila egokirik ez balute, sariak eman gabe gera litezke.