Mutriku
Gaur arratsaldean abiatuko dituzte asteartera arte luzatuko diren San Jeronimo jaiakJabi Leon
mutriku.
Ostirala, 26 iraila 2025, 21:15
Kalbarioak igarota, mutrikuarrek festekin hitzordu berri bat dute datozen egunotan, San Jeronimo auzoan.
Bertako bizilagunek gaurtik datorren asteartera bitartean ospatuko dituzte aurtengo jaiak, ohitura dutenez, ekitaldiz betetako egitarau batekin.
Festak abiatzeko txupinazoa botako dute gaur, arratsaldeko 17:00etan, hain zuzen ere. Hortik aurrera, haur guztien partaidetzari irekitako egurrezko jolas erraldoi dinamikoak eta ur txirrista erraldoia izango dira.
Umeentzako ekitaldi horiek amaitzerakoan (19:30ean) Gauargi taldearekin dantzaldia egongo da; eta horren ondoren DJ Maikiñoren emanaldia.
Bihar, herri kirolak
San Jeronimoko festak bihar izango du jarraipena. Hasteko, auzoko gazte eta helduen arteko herri kirolak egongo dira (12:30ean) eta hori bukatzerakoan auzotarren bazkaria.
Edonola ere, jaiak ez dira hor bukatuko. San Jeronimo eguna irailaren 30ean ospatzen da eta horregatik asteartean ere zerekin gozatu egongo da: Jardunaldia abiatzeko meza izango da 12:00etan eta horren ondoren herri kirolak eta errifen zozketa.