Borrar

Mendaro

Laburbira zirkuituak zortzi film labur ekarriko ditu gaur Sanagustin kulturgunera

El Diario Vasco

MENDARO.

Sábado, 22 de marzo 2025, 20:58

Euskarazko Laburbira Film Laburren XXII. zirkuitura aurkeztutako film laburren proiekzioa izango da gaur Mendaron. Guztira 35 lan aurkeztu dira Laburbiraren aurtengo ediziora eta horietarik, zortzi film hautatu dituzte herriz herri ikusi ahal daitezen. Guztira, 97 minututako sorta ikusgarria osatu dute eta 20:00etatik aurrera eskainiko dira Sanagustik kulturgunean.

Mendaron ikusi ahalko diren lanak huexek dira: 'Hor Konpon', Jone Arriola Lobete elgoibartarrak zuzendua: egunerokoan topatzen ez duten adrenalina lapurretan eginez topatzen duten bi lagunen kontakizuna da.

'Prosopagnosia', Ekain Martine: barne bidaia baten kontakizuna da. Jendearen aurpegiak ezagutzea eragozten duen gaitza da prosopagnosia.

'Plazer bat', Sonia Estevez: Stop motion teknika baliatuz, pertsona bakoitzak dituen eguneroko plazer txikiei egindako omenaldia da.

'Betiko gaua', Eneko Sagardoy: Alokatutako auto bat gidatzen ari den bati segika esistentziaren bihurgunetan korapilatuko den Mirenen kontakizuna da.

'Europa', Ekain Irigoien: Gerratik ihesi Parisera iritsi den Lubnaren istorioa kontatzen du. Gurasoengan jarria du pentsamendua Lubnak, Mediterraneoa zeharkatu eta amestutako lurraldean elkarrekin biziko direla baitu amets.

'Goodbay Kleper', Nerea Ayala, Patricia Fañanas, David Modroño eta Iraia Yarto: 9 urte espazioan bueltaka ibili eta gero, Kepler teleskopioa erregai gabe gelditu da. Haley, 12 urteko neskatoa, hura agurtzera joan da berria entzun duenean.

'Utlandsk', Alba Lozano: Esti Oiartzunera iritsi da sei urtez Suedian bizi ondoren. Herria ez dela aldatu baieztatu du eta kostatzen ari zaio jaioterrira egokitzea.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Laburbira zirkuituak zortzi film labur ekarriko ditu gaur Sanagustin kulturgunera