Elgoibar
Udal liburutegiak haur txikienen artean irakurzaletasuna sustatzen hasteko 'Azalerako ipuinak' egitasmoa antolatu duJabi Leon
elgoibar.
Astelehena, 3 azaroa 2025, 21:01
Gotzon Garate udal liburutegiak 0-3 urte bitarteko haurren partaidetzari irekita dagoen 'Azalerako ipuinak' irakurketa kluba familian antolatu du, irakurketa sustatzeko aurtengo kanpainaren baitan.
Saioak (ume bakoitzak guraso edo zaintzaile batek lagunduta hartu behar du parte) Saroa Bikandik dinamizatuko ditu, eta 30 minutu inguruko iraupena izango dute.
Udal liburutegitik jakinarazi dutenez, ekintza bi saioz osatuta egongo da; lehena hilaren 13an eta bigarrena abenduaren 17an izango dira. Haurrak bi taldetan banatuko dituzte: 0-12 hilabetekoak 17:00etan elkartuko dira liburutegian eta 13-36 hilabete artekoak 17:45etan».
Plaza mugatuak direla eta, parte hartzeko interesatuek aurrez eman beharko dute izena. Horretarako, 943 743 525 telefono-zenbakira dei egin edo liburutegia@elgoibar.eus helbidera idatz daiteke.