Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Deba

Ohiko ikastaro eskaintza zabala aurkeztu dute Itziarren 2022-2023 ikasturterako

Asteartea bitartean izango da irekita matrikulazio epea

ANDER SALEGI

Ostirala, 15 uztaila 2022, 00:03

Comenta

Irailarekin batera abiatzen da ikasturte berria eta, beste hainbat lekutan bezala, Itziarren ere ikastaro eskaintza berria plazaratu dute. Izan ere hainbat dira aspalditik bertan herritarrei eskaintzen zaizkien aisialdi aukerak, eta azken urteetan sendotuz joan da eskaintza zabala, ehunka herritarrek izena eman eta parte hartuz urtean zehar.

Ikastaroen eskaintza ugalduz joan den heinean, dagoeneko txiki geratua zen Burugorri eraikina. Horrela, zenbait aktibitatek beste lekuetan izan dute egoitza. Erabilera hauentzat lekua ahalbideratzeko, herriko plazan kokatua dagoen apaizetxearen ekialdeko partea alokatu eta modu erregulatuan baliatzeko hitzarmena sinatuko du laster Itziarko Auzo Udalak gotzaitegiarekin.

Frantsesa, ingelesa, errefortzu akademia, euskal dantzak, trikitixa, panderoa, eskulanak eta zaharberritzea, egur taila, capoeira, puntua, joskintza, senti dantza umeentzat, yoga, hipopresiboak, stretching balance, step fitness eta egokitzapen fisiko ikastaroek osatzen dute ikasturte honetako eskaintza, hain zuzen ere. Aurtengo eskaintzaren berrikuntzak capoeira eta herriko zenbait gaztek osatu duten errefortzu akademia dira. Edonola ere, ikastaro bakoitzak gutxieneko partaide kopurua du, eta beharrezkoa izango da matrikula egindakoan multzo hori osatzea, ikastaroa aurrera eraman ahal izateko.

Itziarko Auzo Udaletik garrantzi berezia eman zaio ikasturte berrian ere eskaintza zabala mantentzeari, «herritarren topagune bilakatu dira jarduera horiek Itziarren, kalebarrena suspertu eta pertsonen arteko harremanak trinkotuz», arduradunen hitzetan. Bestetik, azpimarratu zute pandemia garaiak guztion lehentasunak aldatu dituela: «hainbat plangintza atzeratu eta zaintza erdigunean jarriaraziz». Era beran, «guztion neurriko kultura eta aisialdiren alde egiteak bizikidetza babestu eta zailtasunei aurre egiten» laguntzen digutela goraipatu dute.

Horrela, dagoeneko argitaratu dute eskaintza osoaren informazioa eta asteartea bitartean da zabalik matrikula epea. Interesatuek datu pertsonalak bete eta ikastaro eta ordutegia aukeratu ahal izango dute. Horretarako hiru modu jarri dira aukeran: etxez-etxe banatu den inprimakia eskuz bete eta Itziarko harrera bulegoan entregatuz, inprimakia digitalki betez labur.eus/ikastaroakitziar estekan, edota Itziarko harrera bulegoan bertan inskribatuz. Informazio gehiagorako harrera bulegoan edo hango 943 19 92 55 telefonora deitu. Irailean ere matrikulazio epea irekiko da berriro, baino lehentasuna izango dute uztailean izena eman dutenak.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ohiko ikastaro eskaintza zabala aurkeztu dute Itziarren 2022-2023 ikasturterako