Borrar
Muere a los 96 años el arquitecto Frank Gehry
Animadebak aurten XV edizioa ospatuko du irailaren 7tik-10era. SALEGI
Deba

Dena prest Animadebako aurtengo edizioa hasteko

Asteazkenenan Aitor Oñederra zuzendari debarraren film laburrarekin hasiko da

ANDER SALEGI

Larunbata, 3 iraila 2022, 00:02

Comenta

Animadeba Nazioarteko Animaziozko Zinemaldia da, aurten XV edizioa ospatuko du irailaren 7tik-10era, Deban. Debako Udalak hasieratik bultzatu du, eta urtez urte gero eta babes handiagoa lortu du, Euskal Herriko animazioaren panoraman ezinbesteko hitzordu bihurtu da. Publikoaren, zinemagileen, industriako profesionalen eta artisten topagunea da Animadeba. Programazioaren barruan haur eta helduentzako animaziozko filmak (film luzeak eta film laburrak) nabarmentzen dira. Horrez gain, case study ( kasu azterketak), aurkezpenak, solasaldiak, workshop ( tailerrak) eta kontzertuak eskainiko ditu aurtengo edizioak.

Animadebak aurten Euskal Animazioa omenduko du Euskal Animazioaren 50. Urteurrena ospatuaz. Bertan 1970-2020 urteetan egindako filmak ikusteko aukera egongo da 3 saiotan 53 film labur. Tartean baita animaziozko bideoklipak ere.

1968an Sistiaga-ren 'De la luna a Euskadi' estrenatu zen Biboko Zinebi zinemaldian, zoritxarrez filma galduta dago. Film labur maratoi hau, 1970ean Rafael Ruiz Balerdiren 'Homenaje a Tarzan' filmarekin hasi eta Hauazkena Taldearen 'En la luna' film laburrarekin amaituko da, azken hau, lehen aipatu den Sistiagaren 'De la luna a Euskadi' filmari buruzko animaziozko dokumentala da. Ekimen hau egiteko Euskadiko Filmategia eta Kimuak-en laguntza izan dugu. Donostia Kulturaren Argi-Artean Ekitaldiaren eta Elias Querejeta Zine Eskolaren kolaborazioa izan dugu.

Animadeban, bi sail daude Nazioarteko film labur lehiaketan: Sail Nagusia eta Zuzendari Berriak UPV-EHU saila. Munduko 91 herrialdetatik jasotako 1057 film labur hoietatik, 20 lanek hartuko dute parte aipatutako bi sailetan. Aukeraketa prozesuan, 15 debarrek hartu dute parte, Animadebako programatzaileekin batera. Aukeratuen artean, film ekoizpenen herrialdeak hauexek dira : Frantzia, Italia, Hungaria, Inglaterra, Brasil, Rusia, Espainia eta Euskal Herria.

Bi egun ( ostiral eta larunbatean) eta saio ezberdinetan proiektatuko dira Sail Nagusian parte hartuko duten Animaziozko film laburrek. Diego Porral en , Leopoldo El der bar zine zuzendari Madrildararena eta Mel Arranz en, Azaletik azalera , Zinebi Zinemaldian euskal saria eraman zuena, nabarmentzen dute antolatzaileek.

Animadebak atal bat izango du soil-soilik honako hauei eskainia: Zuzendari berriak. Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV-EHU), arteko lankidetzari esker. Unibertsitateak bere gain hartuko du ataleko irabazlearen saria.

Sariak eta sarrerak

Banatuko diren sariak, hauexek izango dira: Film onenearen saria. Gidoi onenaren saria. Publikoaren saria. Zuzendari berriak UPV EHU saria. K sariak , Kresala zineklub aren eskutik.

Sarrerak eskuratzeko online www.animadeba.com edota Kutxa Zurian zinemaldi egunetan ( irailaren 7tik- 10 era) eskura daitezke. Ohiko sarreraren prezioa 3 eurokoa izango da eta sari banaketakoa berriz 8 eurokoa. Programazio osoaz gozatu nahi dutenentzat bonoak egongo dira eskuragarri 25 eurotan. Zinemaldiaren merchandising aurten poltsa ( Tote bag ) izango da, a 12 eurotan eskuratu ahal izango da Debako Turismo bulegoan, Debako dendetan eta Animadebako leihatilan.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Dena prest Animadebako aurtengo edizioa hasteko

Deba: Dena prest Animadebako aurtengo edizioa hasteko