Debasket Saski eskolako umeak azpeitiko topagunean parte hartu zuten
Urteko Batzar Orokorra datorren ostiralean ospatuko da
ANDER SALEGI
Asteartea, 28 ekaina 2022, 00:09
Debasket Saskibaloi klubak denboraldia amaitu zuen orain dela pare bat hilabete. Ez da izan denboraldi oso ona club honetako taldeentzat, orain hurrengo denboraldia hobeagoa izateko prestatzen hasi dira direktibako kideak. Horregati, datorren ostiralean denboraldiko taldeen bilerak antolatu dira Agirre Jauregiko Ispiluen Gelan. 17:00etan Saski Eskolari (2011-2014 bitartean jaiotakoak) zuzenduta egongo da. Hurrengoa, infantilak (2009-2010) 17:30etan izango da bilera. Ordu erdi beranduago, 18:00etan, infantil eta kadete nesken txanda izango da (2007-2010 bitartean jaiotakoak), kadeteak (2007-2008) 18:30etan elkartuko dira hitz egiteko. Azkenik, 19:00etan urteko batzar orokorra ospatuko da. Azken denboraldi honetaz hitz egingo dute, baina baita ere datorren denboraldiko gauzak ere aipatuko dituzte.
Saskibaloi topagunea
Pasa den astean Debasketeko Saski Eskolako umeak, Azpeitian ospatutako saskibaloi topagunean parte hartu zuten. 4 partido jolastu zuten. Ordizin contra galdu, La Sallen contra irabazi 20-17 eta gero Iraurgin contra galdu. Bostgarren eta seigarren postua Eason kontra jolastu zuten, partidua galdu eta beraz seigarren amaitu zuten. Talde fuerteen kontra asko borrokatu eta aurpegia eman zuten. Kontuan izan behar da jokalari hauek ez dutela iñoiz lehiatu. Giro paregabea egon zen bi jardunaldietan zehar eta debarrak oso gustora egon ziren.
3x3 txapelketa
Datorren larunbatean, uztailak 2, Kalbeton Zumardian gaztetxoen 3 vs 3 saskibaloi txapelketa antolatu du Debasket Saskibaloi Klubak. Bi kategoria parte hartu dezakete; Alebin (2010-2011 urteetan jaiotakoak) eta infantilak (2008-2009 urteetan jaiotakoak). Taldeak neskaz, mutilez osatutakoak edo mistoak izan ahal dira. 3-5 jokalariz osatutako taldeak izango dira. Izena emateko bi aukera daude: ikastetxean banatutako inskripzio orria betez edo mezu bat bidaliz taldearen eta jokalarien izen eta jaiotze urtearekin. Telefonoa 688659320 edo debasket@debasket.eus posta elektronikora mezua bidaliz. Txapelketa 9:30etan hasiko da eta sariak egongo dira jokalari guztientzat. Gomendagarria da datorren ostirala baino lehen izena ematea.