Deba
Debako Antzerki astearen 36. edizioa, ekainaren 1etik 11raAurtengoan inoiz baino talde amateur gehiagok hartuko dute parte egitarauan
A.U.
deba.
Larunbata, 27 maiatza 2023, 22:11
Debako Antzerki astea bueltan da eta bere 36. edizioa ekainaren 1etik 11ra bitartean luzatuko da Debako hainbat tokitan. Proposamen original eta ederrekin osatu du aurtengo egitaraua Goaz antzerki taldeak herritarrek gozatzeko helburuarekin. Aurtengo edizioa arte, maiatzean egiten zen antzerki astea, baina gazteak azterketak direla eta ospatzeko aukerarik ez zutenez, antolatzaileek ekainera pasatzeko hautua egin dute.
Urtero bezala, Goaz antzerki taldeak proposamen berriak edo ezberdinak Debara ekartzearen ahalegina egin du. Aurtengoan, alde batetik, egitarauan inoiz baino talde amateur gehiagok hartuko dute parte, guztira lauk. Goazeko partaideek adierazi bezala, Antzerki Amateur Txapelketa batean parte hartzeko aukera izan dute ikasturte honetan, eta bertan ezagutu dituzten taldeak herrira ekartzea lortu dute. Bestetik, ordea, antzerki tradizionaletik aldendu, eta antzerki berritzailean diharduten profesionalak ere izango dira Antzerki Astean. Horiek proposamen original eta indartsuak aurkeztuko dituzte.
-
Ekainak 1
-
'Eutsi Ramon!'. Kale antzerkia. Trapu Zaharra. 19 00. Arakistain Plaza.
-
Ekainak 2
-
Ez, ez naiz akordatzen. Bai eta gainera (Oñati). 19 30. Ispiluen gela.
-
Añenak publikoari Buselektrikue (Bermeo). Luncharen ondoren. Ispiluen gela.
-
Ekainak 3 eta 4
-
Salbe, publikoa. Goaz antzerki taldea. 19 00 eta 20:30. Agirre jauregia.
-
Ekainak 6
-
Pintto pintto. Haurrentzat antzerkia. Anita Maravillas. 17 30. Aldats pilotalekua.
-
Ekainak 7
-
Aizarnako ikasleak. 10 30 eta 11:30. Goazen Osioko lokala.
-
Ekainak 8
-
Giza saltsa. Aitor Vinagret. 19 00. Burugorri (Itziar).
-
Ekainak 9
-
Kimera. La banda Teatro Circo. 19 00. Plaza Zaharra.
-
Ekainak 10
-
Itsas behera. Pez Limbo. 22 00. Aldats pilotalekua.
-
Ekainak 11
-
Zaharrak berri. Txalo Talo (Berrobi). 19 00. Ispiluen gela.
Guztiak euskaraz
Goaz Antzerki taldearen ardatz nagusia euskara da, eta horregatik antolatutako ikuskizun guztiak euskaraz izango dira. Azken urteetan, euskaraz sortutako produkzioak geroz eta gehiago dira, eta nabarmen gelditu da badagoela non aukeratu.
Kokaguneari dagokionean, herriko hainbat tokitan izango dira emanaldiak: Ispiluen gelan, Agirre jauregian, Aldats pilotalekuan, Goazen Osioko lokalean, Itziarko Burugorrin eta Plaza Zaharrean.