Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Partaide batzuk xake partida bat jokatzen.

Xake taularen eguna izan zen larunbatean

Adin desberdinetako jendea agertu zen herriko enparantzan

AMAGOIA ZABALA

Martes, 19 de abril 2016, 00:08

Aurreko larunbat honetan, xake eta dama jolasean zaletu batzuk, ARNO Guraso elkartearekin bat eginik , Xake taularen eguna antolatu zuten

Adin desberdinetako jendea agertu zen herriko enparantzan eta eguraldi txarra zelako, xake taularen eguna pilotalekuan egin zen. Bakoitzak etxetik bere taula eraman eta xakean edo dametan jokatzeko aukera izan zuelarik.

Ekimenak, hasieran aurreikusten zen baino arrakasta handiagoa eduki zuen eta adin desberdineko jendea bildu zen egun honen inguruan. Goizeko 11etan hasi eta arratsaldeko 13:00ak arte, mahai jolas hauetan bertara hurbildu ziren guztiak, partida batzuk jokatu ahal izan zuten.

Herrian ez da inoiz honelako egun bat antolatu eta lehen aldia izateko harrera ona eduki zuela esan behar da.

Herriko hainbat elkartek, haur eta gazteekin lan egiten dituztenak batez ere, mahai jolas hauek lantzen eta garatzen dituzten baliobide kognitiboak kontuan harturirk, tailer bereziak antolatzeko asmoa dute. Larunbat honetan joko hauen gaitasuna 'balorean' jartzeko lehen urratsak eman ziren eta alternatiba berrien alde egiteko ekimenak bultzatu behar direla ere agerian utzi zuen.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Xake taularen eguna izan zen larunbatean

Xake taularen eguna izan zen larunbatean