Eskutitzak Olentzero eta Mari Domingirentzat
Osteguna, 24 abendua 2020, 00:27
Egun batzuk badira itsasoarrek Olentzero eta Mari Domingiren pertsonaiak kokatu zituztela San Bartolome parrokiaren atarian. Dotore jantzita, kutxa handi bat ondoan, herriko haurren eskutitzak bertan uzteko aukera ematen dutelarik. Eskutitz hauek guztiak jaso eta gaur gauean Olentzerok bere lana egingo du, Mari Domingiren laguntzarekin, eskatutakoa etxeetara eramanez. Zoritxarrez, urtero aurrera eramaten den Gabon kanten erronda ezingo da aurtengoan ospatu, baina kantuak etxe eta baserri guztietara iritsi daitezen, gabon kanten grabazioa prestatu dute, hau gaur sare sozialen bitartez zabalduko dutelarik.