Borrar

Patinaje ikastaroa antolatu du udalak Gabonetarako

Izen emate epea abenduaren 17ra arte dago zabalik, 5 urtetik gorako herritar orori irekia

C.L.

ezkio-itsaso.

Igandea, 4 abendua 2022, 00:06

Comenta

Haur, gazte eta helduentzat proposamena dakar Ezkio-Itsasoko udalak gertu ditugun Gabonetako oporretarako. Patinaje ikastaroa antolatu du 5 urtetik aurreko herritar orori zuzendua. Ikastaroa abenduaren 26, 27, 28, 29 eta 30ean burutauko da eta ordutegiak 16:00etatik 17:30era lehenengo taldearentzat, eta 17:30etik 19:00etara bigarren talderentzat izango dira. «Norberak bere patinak ekarri beharko ditu eta kaskoa derrigorrezkoa izango da», azaltzen dute.

Izen emate epea abenduaren 17ra arte egongo da zabalik eta udaletxeko 943721303 telenora deituz egin daiteke. Izena eman ondoren, WhatApp taldea osatuko da parte-hartzaileekin ikastaroaren berri emateko. Prezioa 30 eurokoa da haurrentzat eta 50 eurokoa helduentzat. «Taldea osatzeko 10 pertsona beharko dira eta gehienez, 15 egongo dira. Asmoa bi talde egitea da, lehenengoa hasi berrientzako eta bigarrena jarraipenekoa», aditzera ematen dute.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Patinaje ikastaroa antolatu du udalak Gabonetarako