Keramikaren bitxikeriak tailerra Ezkioko Gaztegunean
Pott Keramika eta Isla Pitxiak-en eskutik, bi saio esperimentalez gozatzeko aukera egongo da
CRISTINA LIMIA
ezkio-itsaso.
Igandea, 29 urtarrila 2023, 00:08
Pott Keramika eta Isla Pitxiak-en eskutik, ekintza berezi berri batetaz gozatzeko aukera egongo da otsailean, Ezkioko Gaztegunean. Bertan, keramikaren bitxikerien gaineko tailer esperimentala burutuko dute.
Bi saioetan banatua
Tailerra bi saioetan garatuko da. Lehena otsailaren 8an izango da eta bigarrena otsailaren 22an, biak asteazkenak. Hitzordua 17:00etan izango da.
«Gaur egun oso modan dagoen artisau lanbide bat ezagutuko dugu, keramika. Lehenengo saioan, keramika erabiliz eskultura baten sorkuntzan lan egingo dugu. Bigarren saioan, lanaren emaitza jaso eta Isla Pitxiak osagarrien proiektua ezagutuko dugu», azaltzen dute ekimenaren antolatzaileek.