Igartubeitik 'Gabonak baserrian' ekintza egingo du herriko umeekin
Urtarrilaren 4an izango da bere interpretazio zentroan eta izen ematea dagoeneko zabalik dago
CRISTINA LIMIA
Ezkio-Itsaso.
Astelehena, 19 abendua 2022, 23:05
Igartubeitik 'Gabonak baserrian' ekintza antolatu du herriko umeentzat. Urtarrilaren 4ean izango da, arratsaldeko bostetan, museoko interpretatzio zentroan.
Bertan, haurrek ospakizun hauetarako apaingarriak sortuko dituzte materialak berrerabiliz. «Hemen ditugun kartoi eta bestelakoak moldatuz, serbilleteroak egingo ditugu, gero umeek beren etxeetara eraman ditzaten, boliak, arkatzak eta margoak gordetzeko ere baliogarriak izango dira», azaltzen dute museotik.
Izen ematea
Ekimena herrian hilero ospatzen den kultur batzordearen baitan sortu zen. Batzorde honetan Igartubeiti museoak herriko beste zenbait entitate eta eragileekin batera parte hartzen du. Guraso elkartetik Gabon garaian umeen-tzako ekintza bereziren bat egitea proposatu zuten eta Igartubeitik lekukoa jaso zuen 'Gabonak baserrian' ekimena antolatuz.
Ekintza doakoa da eta izen ematea dagoeneko zabalik dago. Telefonoz 943722978 zenbakira deituz edo posta elektronikoz igartubeiti@gipuzkoa.eus helbidera idatziz egin daiteke.
Saioaren iraupena ordu eta erdikoa izango da eta ume txikienek beraien gurasoez lagunduta parte hartu dezakete.