'Dantza. Land (artea') familian tailerra larunbat honetan
Asteazkena, 8 otsaila 2023, 00:10
'Jakintzen hibridazioa' izeneko tailerren zikloa otsailean zehar garatuko da Igartubeitin, eta partehartzaileek zeramika, artea, dantza edo gastronomia bezalako diziplinak esperimentatzeko aukera izango dute. Parte hartzaileei landa eremua eta jakintza tradizionalekin duten lotura birpentsatzeko aukera berriak planteatuko dizkie. Hala, otsailaren 8an eta 22an zeramikaren sekretuak tailerra garatuko da; otsailaren 11n, 'Dantza. Land (artea') familian tailerra; eta otsailaren 24an 'Zure platerean hasten da mundua' proiekzioa- eztabaida - pintxo potea. Tailer hauetan parte hartzeko aurrez izena eman behar da igartubeiti@gipuzkoa.eus helbidera idatzita, whatsapp-ez 618004131 telefonoan edo 943 72 29 78 zenbakira deituta.
Bestalde, 'Ber (topaketak). Artea, lurraldea eta landa-eremuak' izeneko topaketa ere egingo da Igartubeiti Baserri Museoan.